Tervolako armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tervolako armarria
Tervolako armarria

Tervolako armarria (finlandieraz, Tervolan vaakuna) Finlandia iparraldean dagoen Tervola udalerriaren ikur nagusia da.

Armarria 1957an sortu eta urte bereko otsailaren 15ean Tervolako ikur ofizialtzat hartu zen. Egilea Ahti Hammar helsinkiar artista da, Finlandiako hainbat udalerritako armarriren autorea dena. Atzealde gorriaren aurrean, mokoan urrezko tipula duen zilarrezko kurriloa dago. Bertan agertzen diren irudiekin, Hammarrek udalerriaren natura eta kultura berezitasunak adierazi nahi izan zituen, batik bat, Lappiko iparraldeko udalerriekin alderatuta. Hain zuzen, kurriloa eskualde honetako hegazti ohikoa da, udaberri eta udara epelak -umealdi sasoia- bertan igarotzen dituena. Tipula, aldiz, udalerrian landatzen den landare ospetsuenetakoa da eta, iparraldeko eremuekin alderatuz, emankorragoa den lurzorua eta Tervolaren nekazal izaera irudikatzen ditu [1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 163 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]