Terzijski zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Terzijski zubia
Terzijski Most.JPG
Kokapena
Onartu gabeko estatuak Kosovo
Kosovoko barrutiaĐakovica
Kosovoko udalerriaGjakova Municipality (en) Itzuli
HiriaGjakova (en) Itzuli
Koordenatuak 42° 22′ N, 20° 31′ E / 42.36°N,20.51°E / 42.36; 20.51Koordenatuak: 42° 22′ N, 20° 31′ E / 42.36°N,20.51°E / 42.36; 20.51
Arkitektura
Materiala(k) harria
Estiloa Ottoman architecture (en) Itzuli
Dimentsioak 190 (luzera) m
Gurutzatzen du Erenik (en) Itzuli
Ondarea

Terzijski zubia (albanieraz: Ura e Terzive, serbieraz: Терзијски мост, turkieraz: Terzi Köprüsü) Kosovon dagoen XV. mende amaierako zubia da. Đakovicako Bistražin herritik gertu dago, Erenik ibaia gainean. Gaur egungo itxura XVIII. mendekoa da. Otomandarrek Kosovon utzitako eraikin garrantzitsuenetariko bat da. "Jostunen zubia" bezala ezaguna da.[1] Harriez egina, 190 metroko luzera du eta hamaika arku ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubiaren eraikuntzaren data zehatza ez da ezagutzen baina, dirudienez, XV. mende amaierakoa da zeren eta Gjakova eta Prizren arteko Erdi Aroko bidean eraiki baitzen. Erenik ibaiaren handitzeak zubia zabaltzeko beharra ekarri zuen geroago. XVIII. mendean aldaketa handiak egin ziren zubian eta egungo itxura eman zioten. Zubian idazkun batek eraikuntza Gjakovako gremioak agindu zuela dio. 1982tik 1984ra konponketa handiak egin ziren zubian. 1990ean Salbuespen balioko Kultura Monumentua izendatu zuten.[2]

Zubiaren galtzada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Terzijski zubia Aldatu lotura Wikidatan