Testosterona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Testosterona
Testosteron.svg
Testosterone-from-xtal-3D-balls.png
Formula kimikoa C₁₉H₂₈O₂
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
C[C@]12CC[C@H]3[C@@H](CCC4=CC(=O)CC[C@]34C)[C@@H]1CC[C@@H]2O
InChl 3D eredua
Osatuta karbono
Aurkitzailea János Freud (en) Itzuli eta Ernst Laqueur (en) Itzuli
Mota androgeno eta androstanes (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua 155 °C
Masa molekularra 288,209 u
Erabilera
Konposatu aktiboa Intrinsa (en) Itzuli, Livensa (en) Itzuli, Axiron (en) Itzuli, Aveed (en) Itzuli, Fortesta (en) Itzuli, Depo-testosterone (en) Itzuli, Striant (en) Itzuli, Androgel (en) Itzuli, Natesto (en) Itzuli, Testopel (en) Itzuli, Androderm (en) Itzuli, Testim (en) Itzuli eta Vogelxo (en) Itzuli
Tratatzen du hypogonadism, male (en) Itzuli, hypogonadotropic hypogonadism 7 with or without anosmia (en) Itzuli, testicular disease (en) Itzuli, Klinefelter sindromea, hipogonadismo eta hipogonadismo
Rola androgeno
Identifikatzaileak
InChlKey MUMGGOZAMZWBJJ-DYKIIFRCSA-N
CAS zenbakia 58-22-0
ChemSpider 5791
PubChem 6013
Reaxys 3653705 eta 1915399
Gmelin 17347
ChEBI 538843
ChEMBL CHEMBL386630
ZVG 492352
EC zenbakia 200-370-5
ECHA 100.000.336
MeSH D013739
RxNorm 10379
Human Metabolome Database HMDB0000234
KNApSAcK C00003675
UNII 3XMK78S47O
NDF-RT N0000145872
KEGG D00075
PDB Ligand TES

Testosterona testikuluek sortzen duten hormona sexuala da. Androgenoa izan arren (hots, gizonezkoen hormona) kopuru txikian dago emakumezkoengan ere.

Egitura eta biosintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testosterona hormona esteroidea da, hots, talde ziklopentano-perhidro-fenantreno du egitura nagusitzat (17+2 C). Liposolugarria da eta kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da. Hipofisiaren hormona gonadotropetako batek (LH hormonak) parte hartzen du testosteronaren ekoizpenean, hipotalamo-hipofisi-barrabilen ardatzaren garrantzia agerian utziz.

Organo sexualek (testikuluek eta obarioak) gametoak (espermatozoideak eta obulua) ez ezik, baita hormona sexualak ere ekoizten dituzte, guruin endokrinoen moduan jarduten baitute. Testosterona, hain zuzen, testikuluetan dauden Leydig zeluletan sortu eta hortik odolera igarotzen da. Kopuru txikiagoan giltzurrungaineko azalak eta obarioek testosterona ere ekoizten dute.

Garrantzi biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testosteronak espermatogenesia (espermatozoideen ekoizpena, alegia) eta organo genitalen garapena kontrolatzen du. Horretaz gain, gaztaroan bigarren mailako karaktere sexualak agertarazten ditu (ilea, ahots-aldaketak, gihar-masaren handitzea, etab.). Sexu-sena edo libidoa pizten du eta metabolismoan ere eragina nabarmena du (proteinen sintesia eta gantzen katabolismoa areagotzen du, besteak beste).

Gizaki edo animalien zikiratzeak testosterona maila jaisten du odolean (giltzurrungaineko azalak sintetizatzen duen apurra besterik ez baitago). Ondorioz, bigarren mailako karaktere sexualak feminizatu, sexu-sena itzali, indarra eta kemena apaldu eta gizentasuna agertzen da (gantzak eta koipeak pilatzen baitira, haien katabolismoa gutxituta dagoelako).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]