Tetis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Tetis (argipena)»
Tetis baten irudikapena mosaiko batean, Antiokiako Museoan

Greziar mitologian, Tetis[1] (antzinako grekoa: Τηθύς, Têthys), Uranoren eta Gearen alaba, antzinako itsas jainkosa bat zen, titanide bat. Haren anaiak titanak ziren. Ozeanoren arreba eta, halaber, emaztea zen, eta seme-alaba asko izan zituzten: ibaiak (grekoek ezagutzen zituzten ibai handi guztiak, hala nola Nilo) eta milaka ozeanide. Itsasoaren ugalkortasuna edo munduko ura irudikatzen du Tetisek.

Ez da nahastu behar greziar mitologiako izen bereko Tetis nereidarekin (Peleoren emaztea eta Akilesen ama).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tetis Aldatu lotura Wikidatan