Edukira joan

Tetralogia (artea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Mannek idatzitako tetralogia: Joseph und seine Brüder.

Tetralogia bat, baita ere laukotea deitua, lau artelan multzo bat da. Oinarri errealeko edo fikziozkoak izan daitezke, eta unitate bat osatzen dute. Multzoa bere edukiaren elementu amankomunaren batean oinarritzen da. Adibidez, Pio Barojaren Itsasoa tetralogiak lau eleberri ditu: Xanti Andiaren kezkak, Sirenen labirintoa, Altuerako pilotuak eta Tximista kapitainaren izarra.[1]

Kontzeptuaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atikako antzerkitik datorkio izena. Atikan tetralogia bat hiru tragediaz osatutako multzo bat zen, eta ondoren drama satiriko bat gehitzen zitzaien; denak egile berarenak ziren, Dionisiar jaialdietan antzezten ziren. Saio bakar batean antzezten ziren, lehiaketa baten parte gisa.

Zineman lau filmen saila da:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]