Edukira joan

Tetuango gudua (Fortuny)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tetuango gudua (Fortuny)
Jatorria
Sortzailea(k)Mariano Fortuny Marsal
Sorrera-urtea1862
IzenburuaThe Battle of Tetouan eta La batalla de Tetuan
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak300 (altuera) × 972 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaKataluniako Arte Museo Nazionala
BildumaKataluniako Arte Museo Nazionala
Inbentarioa010695-000

Tetuango gudua Mariano Fortuny margolariak 1862 eta 1864 artean egindako lan monumentala da. Bartzelonako Diputazio Probintzialak egin zion enkargua izan zen. Gaur egun Bartzelonako Kataluniako Arte Museo Nazionalean erakusten da.[1]

Koadroan, Afrikako Gerran barruan izan zen Tetuango guduaren gertaerak islatzen dira. Diputazioak margolana Diputazioko Jauregiaren Saló de Consells aretoan erakutsi nahi zuen. Diputazioak Pariserako bidaia ordaindu zion Fortunyri, 1843 inguruan, Horace Verneteko Prise de la smalah d Abd-El-Kader a Taguin 16 mai 1843 margotutako koadroan inspirazioa hartzeko, gutxi gorabehera . Oihala Erroman margotu zen eta bakarrik egilea hil ondoren heldu zen Kataluniara.

Oso lan handia da: 972 zm × 300 zm.

Historia-pintura da, ez oso ortodoxoa eta nahiko eztabaidagarria: generoaren egiturei eta konbentzioei ez zien men egiten; horrek lan berezi eta apartekoa egin zuen. Hala eta guztiz ere, amaitu gabeko lana da, eta egilearen desengainua eragin zuena, azken buruan konpondu gabeko erronka izan baitzen.[2]

Lana XIX. mendearen bigarren erdialdeko sorkuntza garrantzitsuenetakotzat eta historiako konposizio interesgarri eta esanguratsuenetakotzat har daiteke.[3]

Fortunyren Tetuango gudua.
Horace Verneten Prise de la smalah d Abd-El-Kader a Taguin 16 mai 1843.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. El Gran dia de Girona. Anatomia d'un quadre. Museu d'Art de Girona / Museu Nacional d'Art de Catalunya, 2010. ISBN 978-84-393-850-73.
  2. https://www.museunacional.cat/es/colleccio/la-batalla-de-tetuan/maria-fortuny/010695-000
  3. La batalla de Tetuan. Dossier de premsa exposició, 2013-05-22.[1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]