Teukro (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teukro (mitologia)
Ezaugarriak

Greziar mitologian, Teukro edo Teuzer (antzinako grezieraz Τεῦκρος, Teũkros), bi pertsonairen izena da, bata troiar erregea, eta, bestea, greziar gerlaria, Troia hiri mitikoarekin lotura estua dutenak.

Teukro (troiar erregea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologian, Teukro edo Teuzer (antzinako grezieraz Τεῦκρος, Teũkros), Troadeko lehen errege mitikoa izan zen.

Eskamandro ozeanidaren eta Ida ninfaren semea zen, Apolodoro Atenasekoaren arabera, Troadean errege izan zen Troia sortua izan aurretik.

Eneidan, Vergiliusek, Ankisesi (Teukroren ondorengo bat dena), Frigian bizitzen jarri zen kretar jatorriko gerlari bat izan zela esanarazten dio.

Bere gizon jakintsu ospea, Eskamandroganaino iristen da, Troiako erregea dena. Eskamandrok, Teukro konbentzitu zuen bere alabarekin ezkon zedin, eta, horrela, Troiako tronua oinordetu zuen.

Bere gortean Dardano hartu zuen, Samotraziara ihes egin zuena bere anaia Iasion hil ondoren. Bere alaba Batia eman zion emazte eta bere erresumaren zati bat bezala.

Teukro, troiar herriaren sortzailetzat hartzen da, eta, izan ere, Iliadan, Homerok, troiarrak teukro bezala izendatzen ditu.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmendu beharrekoa da Ida Troadekoa eta (egungo Kaz Dağı) eta Ida Kretakoa (egungo Oros Idi)ren artean dagoen izen berdintasuna.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teukro (Telamonen semea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teukro (grezieraz Τεύκρος), heroi greziar bat izan zen, Telamon eta honen bigarren emazte Hesioneren (Laomedonteren alaba zena) semea eta Ajax Handiaren anaiordea. Aldi berean, Troiako errege Priamoren iloba, eta, beraz, Hektor eta Parisen lehengusua, Troiako gerran hauen aurka borrokatu zuelarik.

Akaiar gudalosteko arkularirik hoberena izatearen ospea zuen, Apolo jainkoak oparitu zion arkuari esker. Bere arkuaren soka garaiz apurtu zuen Zeusek ezer egin ez balu, Teukrok Hektor hilko zuen bere geziekin.

Etxera itzultzean, Telamonek, Ayaxen heriotza mendekatu ez izana leporatu zion. Teukrok, Ayaxek bere buruaz beste egin zuela eta norengan mendekatzerik ez zegoela argudiatu zuen arren, bere aitak hainbeste ekin eta ekin zion, Teukrok, aberri berri baten bila itsasoratu behar izan zuela. Bere bidaian zehar, Zipreko kostaldera iritsi zen, non Salamina hiria sortu zuen eta Zipreko errege zen Zinirasen alaba batekin ezkondu zen.

Iturri klasiko batzuen arabera, Troiako Zaldiaren barnean ezkutatutako gerlarietako bat izan zen.

Elezahar baten arabera, egungo Galiziako kostaldera iritsi zen, bertan, Helenes deitu zuen kolonia bat sortuz (egungo Pontevedra).

Tradizio herrikoia eta egileren batzuen arabera (Silio Italiko, Juniano Justino, Estrabon eta Ponpeio Trogo kasu), Teukro izan zen egungo Cartagena hiriaren sortzailea K. a. 1184 inguruan (bere aitak erbesteratua izan ondoren). Hala eta guztiz ere, aurreko elezaharren eta beste egileren batzuen arabera, baliteke Teukro egungo Cartagenako kostaldera iritsi izana, baina hiria, aurretik sortu izana, Testa errege mitikoaren aginduz (K. a. 1412an) Contesta izenarekin.

Teukro izeneko bigarren pertsonaia honegatik du bere izena Pontevedrako S.D. Teucro eskubaloi taldeak.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teukro (mitologia)