Teutoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Teutoien migrazioak

Teutoia[1] (latinez: Teutones, Teutoni) Germaniako antzinako herria izan zen, jatorri ezezagunekoa, germaniarra edo zelta agian. Itsaso Baltikoaren ertzean egokitu ziren K. a. II. mendean, Jutlandian. K. a. 113. urte aldera, zinbriarrekin elkartu eta Galiako lurretan sartu ziren. Erromatarrek suntsitu zituzten Aquae Sextiaeko Guduan (K. a. 102, gaur egungo Aix-en-Provence). Erdi Aroan, gaur egun Alemania den lurraldean bizi ziren biztanleak deitzeko erabili zen izendapena; hortik datoz, teutsch edo deutsch hitzak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teutoi Aldatu lotura Wikidatan