Tevfik Esenç
| Tevfik Esenç | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hacıosman, 1904 |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Hacıosman |
| Lehen hizkuntza | ubykhera |
| Heriotza | Hacıosman, 1992ko urriaren 7a (87/88 urte) |
| Hobiratze lekua | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ubykhera adigera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hizkuntzalaria, politikaria eta funtzionarioa |
Tevfik Esenç (Hacıosman, Otomandar Inperioa, 1904 - ibidem, Turkia, 1992ko urriaren 7a) ubykh jatorriko turkiar hiritarra izan zen, ubykheraren azken hiztuna izateagatik ezaguna.[1] Erraz hitz egiten zuen ubkykheraz, adigeraz eta turkieraz.
Hacıosman herriko alkatea (turkieraz: muhtar) izan zen legegintzaldi batez, Istanbulen funtzionario publiko lanpostu bat lortu baino lehen. Istanbulen bertan, Georges Dumézil frantziar hizkuntzalariarekin eta bere laguntzailea Georges Charachidzérekin buru-belarri aritu zen ubykhera hizkuntza erregistratzeko. Horrez gain, ubykh herriaren mitologiaren, kulturaren eta ohituren jakintza-iturri izan zen.
Esenç, ubhykeraz hitz egiten eta idazten zekien azken hiztuna, Hacıosmanen hil zen 1992ko urriaren 7an, 88 urte zituela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urrutikoetxea, Urtzi. (2012-08-17). «Sotxiren itzalean, Zirkasia» Berria (kontsulta data: 2025-11-17).