Edukira joan

Tevita Momoedonu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tevita Momoedonu

5. Fijiko lehen ministro

2001eko martxoaren 14a - 2001eko martxoaren 16a
Laisenia Qarase - Laisenia Qarase
Member of the House of Representatives of Fiji (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLautoka1946ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Fiji
HeriotzaLautoka2020ko azaroaren 26a (74 urte)
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaFiji Labour Party (en) Itzuli

Ratu Tevita Momoedonu (Lautoka, 1946ko urtarrilaren 13aibidem, 2020ko azaroaren 26a) fijar politikaria izan zen. Fijiko lehen ministroa izan zen 200an eta 2001ean.

1999an Momoedonu parlamentuko kide hautatu zuten eta gobernuko ministro izendatu zuten. 2000ko maiatzaren 19an, George Speightek estatu-kolpe bat zuzendu eta gobernua bahitu gisa hartu zuen. Kamisese Mara presidentea kolpearen aurka agertu zen, baina lehen ministroaren aholkua behar zuen larrialdiko botereak hartzeko. Orduan Marak Momoedonu lehen ministro izendatu zuen 2000ko maiatzaren 27an eta honek Marari parlamentua desegitea eta larrialdiko botereak bere gain hartzea aholkatu ahal izan zion. Minutu batzuk geroago, lehen ministro kargua utzi zuen.

Ondoren, Momoedonu Lan ministro izan zen Laisenia Qaraseren gobernuan 2001eko irailera arte.

2001eko martxoaren 14an, bigarren aldiz izendatu zuten lehen ministro. Josefa Iloilo presidentearen eta Laisenia Qarase lehen ministroaren behin-behineko gobernua konstituzioaren aurkakoak zirela adierazi ondoren izendatu zuten Konstituzio Auzitegia. Hala ere, Iloilo berriro izendatu zuten presidente eta Momoedonu izendatu zuen lehen ministro. Honek parlamentua desegitea eta hauteskundeak deitzea aholkatu zion presidenteari eta, misioa bete ondoren, dimisioa eman zuen.

2002 eta 2006 artean Fijiko enbaxadorea izan zen Japonian.