Tex Avery

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tex Avery
Bizitza
Jaiotza Taylor (Texas)1908ko otsailaren 26a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Burbank1980ko abuztuaren 26a (72 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia
gibeleko minbizia)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, aktorea eta animatzailea
Lan nabarmenak Bugs Bunny
Jasotako sariak
IMDb nm0000813
http://www.texavery.com/

Frederick Bean "Tex" Avery (1908ko otsailaren 26a, Taylor, Texas - 1980ko abuztuaren 26a, Burbank, Kalifornia) marrazki bizidun egilea, marrazkilaria, ahots bikoiztailea eta zuzendaria izan zen. Holywoodeko urrezko aroan marrazki bizidunak ekoizteagatik ospetsua da. Bere ibilbide gehiena Warner Bros. eta Metro Goldwyn Mayer ekoiztetxeentzat lan eginez igaro zuen, Daffy Duck, Bugs Bunny, Droopy eta Daffy Duck pertsonaiak sortuz, eta Porky Pig eta Chilly Willy pertsonaiak garatuz. Haren eragina 1940ko hamarkada eta 1950eko hamarkadako marrazki bizidunetatik hasi eta gaur egun arterainokoa da.

Haren estiloak garai hartan Walt Disneyk ezarritako moldeak apurtu zituen: Disneyren pertsonaiak nagusiki nahiko zintzoak eta klasikoak ziren, baina Averyrenak, alprojak eta eroak; gainera, filmetan benetako aktoreekin egin ez zitezkeen gauzak marrazki bizidunetako pertsonaiekin egiteko, animazioaren baliabideak muturreraino eraman zituen. Averyk zioenez, "marrazki bizidunekin edozer egin liteke" eta haren lanek maiz horixe egin zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tex Avery Aldatu lotura Wikidatan