Thali
Thalia Indiako bazkari bat da, Indiako gastronomiako hainbat platerren nahasketaz osatua.


Thali t̪ʰɑːliː ahoskatzen da (euskaraz tjaali). Devanagari idazkeran (Indiako iparraldean erabiltzen dena) थाली idazten da, eta hindiz 'platera' esan nahi du.
Plater desberdinen aukeraketa bat da, ontzi txikietan (ramekinak) erretilu zirkular batean zerbitzatzen direnak.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretilu zirkularra altzairu herdoilgaitzez egina izaten da normalean eta hainbat konpartimentu ditu. Ipar Amerikan, plastikozko erretiluak erabiliagoak dira, askotan botatzekoak direlako.
Plater ohikoenak arroza, dal, barazkiak, chapati, papadam, mamia (jogurta), chutney kantitate txikiak eta gainean plater gozoak dira. Jatetxeek begetariano edo haragi plater ugari eskaintzen dituzte. Kerala estiloko thaliak sadya bezala ezagutzen dira eta askotan arroza eta beste espezialitate lokalak izaten dituzte. Thaliren antolamendu ezagunenetako bat dhaba da.