Thalna
| Thalna | |
|---|---|
| etruskoen mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emea |
| Domeinua | erditzea |

Thalna edo Talana etruskoen jainko edo jainkosa bat zen. Federico Lara Peinado historialariaren esanetan, Thalna ispiluen atzealdeko grabatuetan besterik ez da agertzen. Etruskoen hilobietan, ispilu ugari aurkitu dira, atzealdean, eszena mitologiakoak grabatuta izaten dituztenak. Gainera, jainko edo jainkosa bakoitzaren aldamenean, bakoitzaren izena idatzia egoten da. Thalna izenarekin ezagutzen diren 16 aletatik, 15etan emakumezko gisa agertzen da eta batean gizonezko gisa. Turanen jainkosaren taldeari atxikitzen zaio, eta erditzearekin eta maitasun- eta afektu-adierazpenekin lotutako testuinguruetan agertzen da. Aditu batzuek Eileithyia grekoarekin lotzen dute.[1]
British museoan dagoen ispilu batean (1867,1023.1. identifikazio zenbakiduna) agertzen da Alpnu, Thanr, eta Zipnarekin. Objetkuta K.a. V. edo IV. mendekoa da. Thalanak arrautza bat dauka eskuineko eskuan eta Thanr jaikoaren sorbalda ukitzen du ezkerreko eskuarekin.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lara Peinado, Federico. (2007). Los etruscos. Pórtico de la historia de Roma. (1. argitaraldia) Fuenlabrada (Madrid): Cátreda, 398 or..
- ↑ Guerini, Giulietta. (2024ko ekaina). «The Etruscan Kiss and Embrace: A Mirror at the British Museum and a Lifetime in a Gesture» Etruscan and Italic Studies 27(1-2): 143-168. doi:..