Edukira joan

Thando Hopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thando Hopa

fiskal

Bizitza
JaiotzaSebokeng (en) Itzuli, 1989 (35/36 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
HeziketaWitwatersrandeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktibista
Jasotako sariak

IMDB: nm1212583 Twitter: thando_hopa Edit the value on Wikidata

Thando Hopa (Johannesburgo, 1989) hegoafrikar modeloa da, Vogue Portugalgo portadan albinismoa duen lehen emakumea eta Pirelli egutegian agertu zen lehen hegoafrikarra. Hopa aniztasunaren eta inklusioaren aldeko ekintzailea da 2018an BBCk egindako munduko 100 emakume inspiratzaileenen zerrendan sartu zuen..[1][2][3]

Seipati eta Jongisize Hoparen alaba. Sisa, Khanyi Nxumalo eta Phindile Vilakazi dira haren nebak.. Bere neba Sisa ere albinoa da. Hopa 1989an jaio zen, Johannesburgo hirian. Ikasten hasi zenean aurreiritzi asko pairatu zituen.[1][4][3]

Rosettenvilleko St. Martin's High Schoolen egin zituen ikasketak. Garai hartan, eroso zegoen bere izaera genetikoarekin. Zuzenbidean lizentziatu zen Witswatersrandeko Unibertsitatean, eta Fiskaltza Nazionaleko fiskal postuan lan egin zuen sexu abusu kasuetan.[4][5][3][6]

2012an, Gert-Johan Coetzee diseinatzailea merkataritza gune batean hurbildu zitzaion, eta modelo lan egitea proposatu zion. Onartu egin zuen, albinismoa duten pertsonentzako eredu positibo gisa balio zezakeela pentsatu baitzuen. Lau urtez aritu zen sustatzaile eta modelo lanetan, nahiz eta gero sustatzaile lana utzi egin zuen.[1][4][3]

2019an, Adwoa Aboahk Hoparen argazkiak bidali zizkion Tim Walker argazkilariari, eta hark Vogueren azalean azaltzea proposatu zion, Afrikako kontinenteari omenaldi gisa. 2020an, Hopa hizlari izan zen Davosen (Suitza), Munduko Foro Ekonomikoaren Urteko Bileran, eta beka bat lortu zuen Munduko Foro Ekonomikoaren Narratiba Berriko Laborategian.[2][5][7]

  • 2012 - Desfilea Hegoafrikako Modaren Astean.[4]
  • 2013 - Forbes Life Afrika.[8]
  • 2014 - Vichy Capital Soleilen enbaxadorea.
  • 2017 - Marie Claireren abuztuko azala.[3]
  • 2017 - Audi Q2 #Untaggable kanpaina.
  • 2018 - Pirelli egutegia.[5]
  • 2019 - Vogue Portugaleko portada.[3]
  • 2020 - NBEren Albinismoaren aurkako Munduko Aliantza.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Astuto, Bruno. (2017-05-12). «"Sofri muita discriminação", diz modelo albina que é o nome da vez no mundo fashion» Revista Época.
  2. a b Samanga, Rufaro. (2020-09-22). «Thando Hopa Speaks Complex Representation, Albinism and Prosecutorial Power» Okay Africa.
  3. a b c d e f g (Ingelesez) «THANDO HOPA by Standing Voice» Exposure (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
  4. a b c d Vilakazi, Bonga Percy. (2012-10-22). «Fashion’s new colour» City Press.
  5. a b c Moreira, Joana. «Thando Hopa: "As a black, african, and woman with albinism, I have fought for empowerment my whole life"» Vogue.
  6. (Ingelesez) Mbamalu, Socrates. (2017-03-16). South African model with albinism, Thando Hopa is the new face of Audi Q2. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
  7. Coetzee, Nikita. (2020-01-15). «SA model Thando Hopa to give a talk at World Economic Forum 2020» News 24.
  8. Mbamalu, Socrates. (2017-03-16). «South African model with albinism, Thando Hopa is the new face of Audi Q2» This is Africa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]