Thapsosko kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thapsosko hilobia

Thapsosko kultura deitzen zaio antzinako Siziliako zibilizazio bati, non aztarna arkeologiko ugari aurkitu diren. Tokia, greziarrek Thapsos deitzen ziotena, Magnesi penintsulan dago, Augusta (Italia) eta Sirakusaren artean.

« Uste dut frogatu dudala, nahiz eta azaleko moduan, mizeniar arkitekturaren eragina hilobien Magnesiko irlatxoaren hilobietan. Eragin hori toki gehienetan ikusgai dago »

Paolo Orsi[1]


Ikerketa arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituen ustez, kultura hau gailendu zen K.a. 1550-1200 urteen artean, Erdi Brontze Aroan. Thapsosko zibilizazioa Sizilia osoan garatu zen, nahiz eta gunerik garrantzitsuenak (noizean behiz harresi batez inguraturik) kostaldean egon.

Kultura honek interes handia sortu zuen Paolo Orsi eta Luigi Bernabò Brea ikastunengan. Vozaren ikerketek hiru garapen-faseak adierazi dituzte:

  • Thapsos I, Pantalicako kultura baino lehenagokoa.
  • Thapsos II, aurrekoaren garaikidea.
  • Thapsos III, Brontze Aroa amaitu arte.

Nekropolietan aurkitutako ehorzketa mota haitzean induskatutakoa da, zenbaitetan tholos itxurakoa. Ikerlari batzuen iritziz, Mizenastik eratorria da, beste batzuek, berriz, txabola itxuratik bilakaera egin zuen.

Etxebizitza askorik, ez badaude, txabola biribilak dira, harresiz inguraturik. Ekonomiari dagokionez, abeltzaintzan, nekazaritzan, arrantzan eta ehizan oinarritu zen. Merkataritza ohikoa zen, brontzezko itsasontziek eta mizeniar armek adierazten duten moduan. Eoliar uharteetako Milazzeseko kulturarekin erlazio estuak izan zituen [2] eta Apeninoetakoarekin ere, Italiar penintsulan.

Kultura horren zeramika iluna zen, askotan ebakidun motiboekin apainduta edo soketako apaindurekin, girlandak osatu arte. Bereziak dira adar-itxurako oin luzeko kaiku handiak baita kaikuak, pitzarrak eta katiluak euskarriak bi alboetan dituztenak ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pantalica e i suoi monumenti di Paolo Orsi
  2. Voza, Giuseppe. "Thapsos". Kontsultatuta 2019.03.27an.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • SEMINERIO, D.: Civiltà preistoriche nel Calatino - 1988 Tringale editore-Catania
  • FINLEY, Moses, I. (1979): Storia della Sicilia antica, Laterza.
  • RUBINI et al. (2001): Modelli economici di sussistenza nella Sicilia orientale durante la media età del bronzo. Cultura di Thapsos. Rivista di antropologia, 79 liburukia, 85-106 or.
  • RUBINI et al. (1999): The Population of East Sicily During the Second and First Millennium BC: The Problem of the Greek Colonies. Int. J. Osteoarchaeol. 9: 8–17 or.
  • BREA, Luigi Bernabò (1957): The Middle Bronze Age: the Thapsos culture in Sicily. In, Sicily before the Greeks (S. 129–135). London: Thames and Hudson

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]