Edukira joan

Thaxterogaster barbatus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thaxterogaster barbatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaThaxterogaster
Espeziea Thaxterogaster barbatus
BasionimoaAgaricus barbatus

Thaxterogaster barbatus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Agaricus barbatus (Basionimoa), Elenchus fungorum, Hypophyllum lacteum, Cortinarius crystallinus, Myxacium barbatum, Gomphos crystallinus, Cortinarius emollitus, Cortinarius barbatus.

Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila pixka bat titiduna, krema-boli kolorekoa, okre zurbil samarreko kolorekoa erdigunean, kolore bereko berezko fibrila finekin eta ertz zurixkarekin. Gortina lirdingatsu banangarriarekin eta garratzarekin.

Orriak: Marjinatuak, okre-arrexka zurbil kolorekoak.

Hanka: 7 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa eta liraina, pixka bat klabiformea eta azpi-radikantea, ia fusiformea, Lehorrean ildaska fin batzuk ditu eta zetazko itxura ematen diote. Barrubetea gero barnehutsa. Zurixka edo lasto kolore arin batekoa.

Haragia: Urria, garratza, lasto kolorekoa oinean.[1]

Etimologia: Crystallinus epitetoa latinetik dator, kristalezkoa, esan nahi duen ”crystallinus” hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzekoa den Cortinarius emollitus baino dotoreagoa eta lirainagoa da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostozabaletan, pagoetan. Baita baso mistoetan ere.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeak, Austria‎, Danimarka‎, Norvegia‎, Suedia‎, Estonia‎, Espainia‎, Frantzia, Italia‎, Erresuma Batua, Belgika‎, Herbehereak‎, Alemania‎‎, Polonia‎, Errumania‎, Pirinioak.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 137 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Thaxterogaster barbatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]