The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert
Datuak
Jatorrizko izenburua The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert
Izenburua euskaraz Priscillaren Abenturak, Basamortuko Erregina
Urtea 1994
Estreinaldia 1994ko abuztuaren 10a
Generoa komedia, drama
Herrialdea Australia
Iraupena 103 minutu
Aurrekontua 1.884.200 australiar dolar
(2 milioi estatubatuar dolar)
Banatzailea Gramercy Pictures
Zuzendaria
Stephan Elliott
Ekoizleak
Michael Hamlyn
Al Clark
Gidoilariak
Stephan Elliott
Aktoreak
Terence Stamp
Hugo Weaving
Guy Pearce
Bill Hunter
Musikagileak
Guy Gross
Argazkilariak
Brian J. Breheny
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
(Tim Chappel eta Lizzy Gardiner)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai


The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert (euskaraz Priscillaren Abenturak, Basamortuko Erregina) 1994ko Stephan Elliott australiar zinema zuzendariaren komedia-drama filma bat da. Bertan, Terence Stamp, Hugo Weaving, Guy Pearce eta Bill Hunter aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek Australiako zinemak munduaren harreta bereganatzeaz gain LGBT pertsonen irudi positiboa islatu zuen. Oscar Sarien 67. ekitaldian Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Tim Chappel eta Lizzy Gardiner) irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkada, Australia. Anthony, Adam eta Bernadette (Terence Stamp, Hugo Weaving eta Guy Pearce) kabaret ibiltari batean drag queen moduan lan egiteen duten Sidney hiriko bi gay eta transexual bat dira. Herrialde hartako Outback eremuko basamortu gorrixkaren erdigunean dagoen Alice Springs udalerriko hotel batean euren ikuskizuna lau astez antzeztu dezaten kontratauak dira. Hortaz, aurrez sekulako abentura dute, euren arazo guztiak atzean laga eta herrialdea Priscilla izeneko autobus batean aldenik-alde zeharkatzeaz gain beren helmugara oso-osorik iritsi beharko baidute, batez ere hirukotea Felicia eta Mitzi drag-aren erreginak eta Benardette transexuala direlako. Euren bi asteko bidaia autobusan musika ozen jarri eta euren janzkera nabar eta deigarri eta plataformazko oinetakoak jarriz ekingo dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean filma honekin antzekotasun handia zuen To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie Newmar ("Wong Foori, Eskerrik Asko Denarengatik! Juli Newman") filma estreinatu zen, kasu hartan Patrick Swayze, John Leguizamo eta Stockard Channing aktoreek hiru drag queen antzeztu zituzten, honako filma honetan bezala bidai luza bati ekiten ziotelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]