The Avengers (2012ko filma)
Marvel's The Avengers 2012ko superheroi filma da, Joss Whedon estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Marvel Comicseko izen bereko superheroi taldean oinarriturik dago. Robert Downey Jr., Chris Evans, Mark Ruffalo, Chris Hemsworth, Scarlett Johansson, Jeremy Renner, Tom Hiddleston, Clark Gregg, Cobie Smulders eta Stellan Skarsgård izan ziren antzezle nagusiak.
Filmak Marvel etxeko superheroi talde handia elkartu zuen: Thor, Hulk, Captain America eta Iron Man, besteak beste. Harrera beroa eduki zuen, aldeko kritika ugariak izan ziren eta emaitza ekonomikoa ere egundokoa izan zen. Haren jarraipena, Avengers: Age of Ultron, 2015ean estreinatu zen.[1]
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nick Fury S.H.I.E.L.D. izeneko erakunde misteriotsuaren burua da, ustez munduan bakea lortzeko lan egiten duena. Captain America, Iron Man, Thor, Hulk, Hawkeye eta Black Widow elkarrekin lan egiten hastea lortu beharko du Furyk. Izan ere, Loki zitalak ahalmen ia mugagabea eta guztiz arriskutsua lortu du Kubo Kosmikoa eskuratu duenean. Mundu osoa arriskutan da, eta soil-soilik superheroien aliantza batek aurre egiten ahal dio hondamendiari.[2]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Robert Downey Jr., Tony Stark / Iron Man
- Chris Evans, Steve Rogers / Captain America
- Mark Ruffalo, Bruce Banner doktorea / Hulk
- Chris Hemsworth, Thor
- Scarlett Johansson, Natasha Romanoff / Black Widow
- Jeremy Renner, Clint Barton / Hawkeye
- Tom Hiddleston, Loki
- Clark Gregg, Phil Coulson
- Cobie Smulders, Maria Hill
- Stellan Skarsgård, Erik Selvig doktorea
- Samuel L. Jackson, Nick Fury
- Gwyneth Paltrow, Pepper Potts
- Maximiliano Hernández, Jasper Sitwell
- Paul Bettany, Edwin Jarvis-en ahotsa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Agote, Gontzal. Sail arrakastatsu baten hirugarren atala. Berria, 2013ko apirilak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-8).
- ↑ Agote, Gontzal. Superheroien 'dream team'-a. Berria, 2012ko apirilak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-10).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The Avengers filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Avengers filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Avengers filmaren irargarkia ikusgai (Ingelesez)
- 2012ko filmak
- Joss Whedonek zuzendutako filmak
- Joss Whedonek idatzitako filmak
- Jillian Morgesek antzeztutako filmak
- Robert Downey Jr.ek antzeztutako filmak
- Chris Evansek antzeztutako filmak
- Mark Ruffalok antzeztutako filmak
- Chris Hemsworthek antzeztutako filmak
- Scarlett Johanssonek antzeztutako filmak
- Jeremy Rennerrek antzeztutako filmak
- Tom Hiddlestonek antzeztutako filmak
- Clark Greggek antzeztutako filmak
- Cobie Smuldersek antzeztutako filmak
- Stellan Skarsgårdek antzeztutako filmak
- Samuel L. Jacksonek antzeztutako filmak
- Gwyneth Paltrowek antzeztutako filmak
- Alexis Denisofek antzeztutako filmak
- Tina Benkok antzeztutako filmak
- Jerzy Skolimowskik antzeztutako filmak
- M'laah Kaur Singhek antzeztutako filmak
- Powers Boothek antzeztutako filmak
- Jenny Agutterrek antzeztutako filmak
- Arthur Darbinyanek antzeztutako filmak
- Warren Kolek antzeztutako filmak
- Alicia Sixtosek antzeztutako filmak
- Maximiliano Hernándezek antzeztutako filmak
- Kenneth Tigarrek antzeztutako filmak
- Walter Perezek antzeztutako filmak
- Harry Dean Stantonek antzeztutako filmak
- Ashley Johnsonek antzeztutako filmak
- Robert Clohessyk antzeztutako filmak
- Enver Gjokajek antzeztutako filmak
- Jamie McShanek antzeztutako filmak
- Romy Rosemontek antzeztutako filmak
- James Eckhousek antzeztutako filmak
- Stan Leek antzeztutako filmak
- Thomas Robertsek antzeztutako filmak
- Damion Poitierrek antzeztutako filmak
- Kevin Feigek ekoitzitako filmak
- Marvel Studiosek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Avengers filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Estralurtar inbasioei buruzko filmak
- Kalkutan girotutako filmak