The Boleyn Ground

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Boleyn ground izenez ezagutzen den futbol zelaia Londresko Upton Park kalean dago, Ingalaterran. Zelai honetan West Ham United izeneko taldea jolastu izan du bere hasieratik, 1895 urtetik 2016 urtera arte. Ingalaterrako 1. ligan aritzen da.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso famatua da bere aurrealdeagatik zeinetan gaztelu moduko bi dorre dituen. Estadio honi kalearen izenez ere ezagutzen da. Talde honetako hintxei The Hammers deitzen diete. 35.000eserleku inguru dauzka eta Ingalaterrako estadio zaharrenetarikoa da Anfieldekin batera. Liverpooleko zelaia bezala, bere forma berezia da, harmailak oso bertikalak dira eta zelaitik oso hurbil daude. Horregatik, jokalariek kaiola batean sartuta bezala sentitzen dira. Hala eta guztiz ere, zaleen etengabeko kanta indartsuak dira estadio honetan partiduetan sentitzen den presioaren errudunak. Premier leagueko edozein jokalaririk ados egongo legoke Boleyn Ground Ingalaterrako estadio zailenetakoa dela esatean[erreferentzia behar]. Beste alde batetik, esan beharra dago, Charlton Athletic 1990_ko hamarkadan zelaia erabili zuela, zailtasun ekonomikoak zirela eta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadio honen historia oso aberatsa da, adierazi beharrekoa da, 1914ko abuztuan, V-1 izeneko bonba alemaniarrak eztanda egin zuela zelaiaren hego-mendebaldeko kornerrean[erreferentzia behar]. Hori zela eta, klub ingelesak bederatzi partidu ezin izan zituen jokatu bere zelaian. Hala ere, zorigaitz hau ez zuen talderen errendimendua oztopatu, bederatzi partiduak irabazi baitzituen. Denboran zehar, estadio zahar honek hainbat erreforma izan zituen baina 2013 klubeko agintariek erabaki zuten 2016an bere historia bukatzea estadio berri bat egiteko. Boleyn Grounden jolastutako azken partidua, 2016ko maiatzaren 10ean jokatu zen Manchester Uniteden kontra; harmaila historiko hauek ikusiko zituzten 2398. partidua zen eta azkena. Tentsio itzela zegoen Upton Parken bi taldeek Europako postu baten lehian zeudelako. Hori zela eta, partidua baino lehen West Ham Unitedeko hooliganak etsaiaren autobusa harrikatu zuten, leihoak apurtuz[erreferentzia behar]. Azkenean, talde lokala 3-2 irabazi zuen eta Winston Reid izeneko defentsa australiarra izan zen estadio historiko honetan gola sartu zuen azkena bere taldeari hiru puntu garrantzitsu eta Europako postu bat emanez.