The Coca-Cola Company

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Coca-Cola Company
The Coca-Cola Company logo.svg
Eslogana The Coke Side of Life
Sektorea Edariak eta janaria
Sorrera 1892
Egoitza Atlanta, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak
Presidentea Muhtar Kent
Merkatuak Mundua
Salmentak 112.000 milioi dolar (2011)
Irabaziak 7.351 milioi euro (2015)
Langileak 129.200 (2015)
Webgunea http://www.thecoca-colacompany.com/
Coca Cola
The Coca-Cola Companyko egoitza Atlantan

Coca cola konpainiak janari eta edariak saltzen dituen enpresa multinazionala da, munduko handiena edarien salmenta arloan, 129.200 langile baititu kontratatuta munduan zehar. Bere produktuak 200 estatu baino gehiagotan saltzen ditu (Kuba eta Ipar Korea izan ezik), nagusiena Coca cola izanik. Herrialde horietako hiru kenduta freskagarririk salduena da.

Gaur egun, enpresako 1.800 milioi produktu saltzen dira egunero, %78 Coca cola izanik. Enpresari ospea ematen dion produktua hain zuzen. Nahiz eta aurkari asko izan konpainia nagusitasun hori mantentzea lortu du.

Atlantan, Georgian dauka egoitza nagusia, Amerikako Estatu Batuetan. Konpainia (2015ean) 90.093 milioi eurotan zenbatetsita dago. Iaz, 7.351 milioi euroko irabazi garbiak izan zituzten. Muhtar Kent da konpainiako presidentea eta zuzendaria.Bestalde, korporazioak beste marka komertzialen jabe da, ezagunenak: Sprite, Fanta, Tab eta Minute Maid.

Esan daiteke konpainiaren zeregin nagusia honakoa dela: “Mundua freskatzea…Optimismo eta zoriontasun momentuak inspiratzea.”

2020 urtera begira konpainiaren ikuspegia edo helburuak:

·         Konpainiaren sarrerak bikoitzak izatea.

·         Lan egiteko leku aproposak.

·         Salmenten igoera, 3000 milioi baino gehiago izatera heltzea.

·         Munduan, lidergo globala izatea.

·         Produkzioan eraginkortasuna lortzea.

The Coca-Cola Companyko edariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrendako edari guztiak ezin dira herrialde guztietan erosi; batzuk mundu osoan ezagutzen badira ere, beste batzuk herrialde jakin batzuetan daude bakarrik salgai: Ades, Alive, Andina Frut, Aquactive, Aybal-Kin, A&W, Aquarius, Cherry Coke, Coca-Cola Black, Coca-Cola Lime, Coca-Cola C2, Coca-Cola Raspberry, Chaudfontaine, Coca-Cola, Coca-Cola Citra, Coca-Cola Zero, Coca-Cola Black Cherry Vainilla, Coca-Cola Lemon, Dasani, Powerade, Fanta, Quatro, Sprite, Inca Kola, etab.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Pemberton AEBetako guda zibilean zauritu eta morfinazale bihurtu zen. Beraz, substantzia kaltegarri horren ordezko bat bilatzen saiatu zen. Coca ardoa sortu zuen lehenbizi Columbus-en, Atlantan. Baina hasierako produktu hau une hartako legediagatik debekatu zen. Ondorioz, 1886an, John-en erantzuna alkoholik gabe plazaratzea izan zen, Coca-cola. Osagai nagusiak koka hostoak eta kola intxaurra (kafeinaduna) ziren, beraz hortik datorkio izena.  Hasierako errezeta horrek ura, azukrea, bainila, laranja eta limoia ere bazituen. Hasieran, botika bezala saldu zen, nikel baten truke, hau da, bost zentimo dolar. Dena den, urte batzuen buruan, edari freskagarria bihurtu zen. 

Coca cola-ren arrakasta Asa Chandler eta honek zuen marketing oldakorrari esker da, batik bat. 1888an, Chandler-rek John Pemberton-i eta beste zenbait akziodunei Coca cola-ren formula erosi zien. Dena den, urte hartan, Coca cola izenaren eskubideak John Pemberton-en semeak zituen, Charley Pemberton-ek. Chandler-rentzat arazoa zen hori, nahiz eta Chandler-rek formula eduki, beste izen batzuk erabili behar izan zituen produktua saltzeko. Hainbat saiakera egin zituen izena bereganatzeko. Azkenik, 1891an, Coca cola produktuaren kontrola erdietsi zuen.

Hortik aurrera, hazkundea eta hedapena izugarria izan zen. 1904an, milioi bat galoi saldu ziren, 3,79 milioi litro gutxi gorabehera. Bi urte geroago, Kanadan, Kuban eta Panaman ontziratze-prozesuak hasi ziren. 1912an, Filipinasen. 1919an, lantegiak ireki zituzten Europan. 1919ko irailaren 12an, inbertitzaile talde batek konpainia erosi zuen 25 milioi dolar-ren truke, Ernest Woodruff buru zela.

Hala eta guztiz ere, ontziratzearen kontu honek isats luzea dauka. Hasieratik, Coca cola soda iturrietan saltzen zen, edalontzika. 1899an, bi abokatuk Coca cola presidentearekin bisita bat ordaindu zuten. Hauek Coca cola-ren ontziratze eskubideak nahi zituzten. Chandler-rek horixe egin zuen eta eskubideak lortzeko, abokatuek dolar bat emango zioten. Chandler-rek ez zuen uste ideia horrek etorkizunik izan zezakeenik. 

Abokatuen ikuspuntutik, kontratu horri esker, edaria prezio finko batean eros zezaketen eta prezioa igo nahi bazuten, irabaziak haientzat izango ziren, konpainiak ez zuen ezer eskuratuko. Gainera, kontratu horrek ez zuen epe amaierarik.

Denbora pasatu ahala, ontziratzeak arrakasta izan zuen. Horren aurrean, zuzendaritzaren aukera bakarra zen, herrialde guztiari esan Coca cola-k bost zentimo balio zuela. Jende guztiak jakin zezan bost zentimo balio behar zuela, iragarki guztietan horixe jarri zuten eta saltzaileek zailagoa zuten prezioa igotzea, azalpenak eman beharko zituzketen. Hamarkada batzuen buruan, kontratua berriro negoziatu zen.

Hala eta guztiz ere, beste arazo bat zen. Makina saltzaileek nikelak, hots, bost zentimoko txanponak, soilik onartzen zituzten. Hamar zentimoko prezioa jartzea gehiegi zen, beraz, AEBetako ogasunari 7,5 zentimoko txanpona ekoiztea. Ez zuen onartu.

Arazo bi horiei esker, 70 urtez, Coca colak nikel bat, hau da, 5 zentimo balio zuen. Dena den, ona izan zen konpainiarentzat. Prezioaren finkatze horri esker, Coca cola toki guztietan dago. Izan ere, irabaziak lortzeko aukera bakarra ahalik eta edari gehien saltzea zelako.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbeste freskagarri marka eta mota izan arren, Coca-Cola konpainia nagusi mantendu da mundu osoan zehar, denbora luzez. Bere funtsezko gaitasunek ere asko lagundu dute. Izena eta zaporea ezaugarri aldaezinak bihurtu dira. Inguru aldakorraren eta eskarien aurrean, konpainiak moldatzen jakin du. Aldaketa hauek batzuetan denbora behar dute nahi den emaitza lortu arte. Dena den, bere eraginkortasuna ikusita 130 urte hauetan, argi dago konpainiaren onurako eta garapenerako izango liratekeela.

Gaur egun, norbaitek zapore berdineko freskagarria atera arren, ezingo luke Coca Cola-ren arrakasta bera lortu, Coca Cola izena, berez, funtsezko gaitasuna baita. 

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Coca-Cola Company Aldatu lotura Wikidatan