The Cosby Show

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Cosby Show
I Robinson.png
Jatorria
Sortzailea Ed Weinberger (en) Itzuli eta Michael J. Leeson (en) Itzuli
Jatorrizko izenburua The Cosby Show
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 8
Atalak 201
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa American television sitcom (en) Itzuli
Iraupena 24 minutu
Antzezlea(k)
Bill Cosby
Phylicia Rashād
Sabrina Le Beauf (en) Itzuli
Geoffrey Owens
Lisa Bonet
Malcolm-Jamal Warner
Tempestt Bledsoe (en) Itzuli
Raven-Symoné
Keshia Knight Pulliam
Erika Alexander
Joseph C. Phillips


[[Kategoria:Sabrina Le Beauf (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]



[[Kategoria:Tempestt Bledsoe (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]



Ekoizpena
Konpainia ekoizlea The Carsey-Werner Company (en) Itzuli
[[Kategoria:The Carsey-Werner Company (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragilea Marcy Carsey (en) Itzuli
Bernie Kukoff (en) Itzuli
Tom Werner (en) Itzuli
Janet Leahy (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC logo.svg NBC
Hasiera-data 1984ko irailaren 20a
Amaiera-data 1992ko apirilaren 30a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Kanpo estekak
carseywerner.net…

The Cosby Show Bill Cosby estatubatuar aktore eta umorista protagonista zen Sitcom telesail bat izan zen. 1984ko irailaren 20a eta 1992ko apirilaren 30a bitartean NBC telebista katean aireratu zen. Bertan, New York hiriko Brooklyn auzoan bizi zen Huxtable erdi-goi mailako afroamerikar familiaren eguneroko bizitza umorez kontatzen zen.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Heathcliff "Cliff" Huxtable (Bill Cosby): Huxtable familiako aita. Lanbidez ginekologoa. Beti jantziak daramatzan jertse ikusgarriengantik nabarmentzen da.
  • Clair Olivia Hanks-Huxtable (Phylicia Rashād): Cliffen emaztea, Huxtable familiako ama. Lanbidez abokatua.
  • Sondra Huxtable-Tibideaux (Sabrina LeBeauf): familiako alaba nagusia. Lehenbiziko denboraldietan Princetongo Unibertsitatean ikasten ari zen. 4. denboraldian Elvinekin ezkondu eta bi seme biki dituzte: Winnie eta Nelson.
  • Elvin Tibideaux (Geoffrey Owens) (2-8. denboraldiak): medikuntza ikaslea. Sondraren mutil-laguna eta gerora haren senarra eta bi semeen aita.
  • Denise Huxtable-Kendall (Lisa Bonet) (1-7. denboraldiak): Cliff eta Clairren alaba. Hillmann Unibertsitatera ikastera joan baina urte batera ikasketak laga eta Afrikara lanera doa. Itzultzean Martinekin ezkondua dago. Azken denboraldian bere senarrarekin Txinan bizi dao.
  • Martin Kendall (Joseph C. Phillips) (6-8 denboraldiak): itsas armadako tenientea, Denisekin ezkondu ondoren familian agertzen da. Aurreko ezkontza batetik banandua dago eta hartatik alaba bat du: Olivia.
  • Theodore Aloysius "Theo" Huxtable (Malcolm-Jamal Warner): familiako seme ertaina eta bakarra. Solairu batera bizitzera joan arte bere gurasoekin bizi da. Bere ikasketetako emaitza txarrak dislexia duelako dela jakiten da.
  • Vanessa Huxtable (Tempestt Bledsoe): Huxtable familiako laugarren alaba. Azken denboraldietan unibertsitatera ikastera joan eta gizon helduago baten emaztegaia bilakatzen da, nahiz eta ezkon du ez.
  • Rudith Lillian "Rudy" Huxtable (Keshia Knight Pulliam): Cliff eta Clairen alaba txiki eta gazteena. Hasieran sei urte besterik ez zituen, eta denboraldiak iragan hala handituz doa.
  • Olivia Kendall (Raven-Symoné) (6-8. denboraldiak): Denisen alabaordea. Huxtabledarren etxera iristean berehala integratzen da, bere gurasoak bidaiatzen ari diren bitartean Cliffekin denbora ugari igarotzen duelarik.
  • Pam Tucker (Erika Alexander) (7-8. denboraldiak): Clairen lehengusua, azken denboraldietan Huxtabledarren etxean bizitzen jartzen da. Huxtable familiaren auzoa bezain aberatsa ez den auzo batetik dator.
  • James Theodore Huxtable: ustez zazpi urterekin hil zen Cliffen anaia. 5. denboraldiko 13. atalean harekin mintzatzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]