The Curse of Monkey Island

Wikipedia, Entziklopedia askea
 The Curse of Monkey Island
Jatorria
Argitaratze-data1997
IzenburuaThe Curse of Monkey Island
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideadisko optiko, CD-ROM (en) Itzuli, deskarga digitala eta banaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoapoint-and-click adventure (en) Itzuli, adventure game (en) Itzuli eta abentura grafikoa
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, italiera, alemana eta gaztelania
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows eta macOS
Sarrera gailuasagua
Adin-sailkapenaPEGI 12EveryoneUSK 12
TelesailaMonkey Island
Software motoreaSCUMM
Ekoizpena
DiseinatzaileaLarry Ahern (en) Itzuli
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Land (en) Itzuli
Fikzioa
IMDB: tt0134599 Edit the value on Wikidata

The Curse of Monkey Island (euskaraz Monkey Islandeko Madarikazioa) 1997. urtean LucasFilm Games estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatu zuen abentura grafiko bat izan zen. Monkey Island abentura grafiko saileko hirugarren atala izan zen, 1998an LucasArts konpainiak argitaratu zuen hurrengo Grim Fandango abentura grafikoak jada 3D bidejokoetarako GrimE motorra erabiltzen baitzuen.

Monkey Island 2: LeChuck's Revenge (1997) bideo-jokoaren jarraipena da, era berean honako jarraipena izan zituen: Escape from Monkey Island eta Tales of Monkey Island. SCUMM motorra erabili zuen konpainiaren hamabigarren eta azken abentura grafikoa izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenturaren hastapenean, Guybrush itsasoaren erdian autotxoke batean noraezean dago, egarria eta goseaz akatzen, eta bere aurreko abenturetako oroitzapenak aipatzen. Bereak egin duela dirudienean, Elaine dagoen uhartera iritsiko da. Guybrushek berarekin ezkontzeko eskatuko dio, jatorri oso garbikoa ez den ezkontz eraztun bat emanez... eta Elaine urrezko irudi bat bilakatuko duen madarikazioaren gordetzailea dena.

Elainek jasandako madarikazioaren eragina desegitea abentura berri honi ekiteko aitzakia izango da.

Betiko pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guybrush Threepwood
  • Elaine Marley
  • LeChuck
  • Stan, aseguru saltzailea
  • Vudu andrea
  • Wally

Pertsonaia berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rottingam kapitaina
  • Bizarhori kapitaina
  • Haggis McMutton
  • Edward "pasteltxoak" Van Helgen
  • Murray deabruzko garezurra
  • Palido Domingo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]