The Day the Earth Stood Still (2008ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Day the Earth Stood Still (2008ko filma)
The day the earth stood still.svg
Filma
Jatorrizko izena The Day the Earth Stood Still
Urtea 2008
Generoa zientzia-fikzio filma
drama filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Farewell to the Master
The Day the Earth Stood Still
Iraupena 103 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Vancouver eta Coquitlam
Narratibaren kokalekua New Jersey eta New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Scott Derrickson
Gidoigilea(k) David Scarpa
Edmund H. North

Antzezlea(k)
Keanu Reeves
Jennifer Connelly
Jaden Smith
Kathy Bates
Jon Hamm
John Cleese
Kyle Chandler
Robert Knepper
Brandon T. Jackson
James Hong
Aaron Douglas
Alisen Down
Heather Doerksen
Hiro Kanagawa
Michael Hogan
Roger Cross
Serge Houde
















Ekoizpena
Ekoizlea Gregory Goodman
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa Wayne Wahrman
Bestelako lanak
Musikagilea Tyler Bates
Argazki-zuzendaria David Tattersall
Kanpo loturak
http://www.dtessmovie.com

The Day the Earth Stood Still (euskaraz Lurra Oraindik Bazegoen Eguna) 2008ko Scott Derrickson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko film bat da. >1951ko The Day the Earth Stood Still filmaren berregokitzapena da, eta era berean bi filmak 1951ko Harry Bates idazlearen Farewell to the Master ("Adio Nagusiari") kontakizun laburrean oinarrituak daude. Keanu Reeves, Jennifer Connelly, Jaden Smith, Kathy Bates, Jon Hamm, John Cleese eta Kyle Chandler aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1928, Indiako mendi elurtuetan eskalatzen dabilen alpinista bakarti batek esfera distiratsu bat topatu berri du. Ondoren, bapateko konorte galtze aldi baten ostean esnatu eta jada esfera desagertu egin dela eta eskuan zauri txiki bat utzi diola ohartuko da, baina ez da jabetuko bertatik bere ADN lagin bat eraman duela.

XXI. mendearen hasiera. Egun batez, Helen Benson (Jennifer Connelly) doktorearen etxean bapatean AEBtako Segurtasun Nazionaleko agenteak agertu, beraiekin eraman eta beste zientzialari batzuekin batera talde batean bilduko dituzte. Zergatia: espazioan topatu eta berehalakoan Manhattanekin talka egitera doan objektu misteriotsu bat azter dezaten nahi baidute. Baina espero zuten talka ez da gertatuko, Objektu Hegalari Ezezagunak Central Parken lurrartuko baitu. Hain egoera arriskutsuari jarraitzen dioten gertakizun harrigarriek Gizateria osoa zur eta lur utziko dute, eta Helenek Klaatu (Keanu Reeves) izakia ezagutuko du, Lurrera ustez asmo baketsuekin eta Gizateria arrisku batez ohartzeko etorri dela dioen gizaki itxurako estralurtarra...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]