The Dead Zone (eleberria)
Itxura
The Dead Zone | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Stephen King (mul) (1979) |
Argitaratze-data | 1979ko abuztua |
Generoa | Beldurrezko eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Dead Zone |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Viking Press |
Herrialdea | AEB |
Orrialdeak | 428 |
ISBN | 978-0-670-26077-5 |
Euskaraz | |
Izenburua | Eremu Hila |
The Dead Zone Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1981ko abuztuan Viking Press argitaletxeak argitaratu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Smith esnatu zenean lau urtez koman egon zela jakiteak zeharo izutu zuen. Are eta gehiago etorkizuneko gertakizunak iragartzeko nahiz pertsonen iragana jakiteko ahalmena bereganatu zuela jabetzeak. AEBetako presidenterako hautagaia zen Greg Stillson izeneko gizon maltzur hark hauteskundeak irabazi eta gizateria gerra nuklear batean sartuz mundua suntsituko zuela ere bazekien. Hortaz, hondamendia gauzatu ez zedin hura hiltzea beste irtenbiderik ez zuen.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Dead Zone (filma): 1983an David Cronenbergek zuzendu eta Christopher Walken eta Martin Sheen aktoreek antzeztutako filma bat da.