The Debt (2011ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Debt (2011ko filma)
The debt.svg
Filma
Jatorrizko izena The Debt
Urtea 2010
Generoa drama filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
alemana
Oinarritzat hartutakoa The Debt
Assaf Bernstein
Iraupena 113 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Budapest eta Londres
Narratibaren kokalekua Berlin
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Madden
Gidoigilea(k) Matthew Vaughn
Jane Goldman
Peter Straughan


Antzezlea(k)
Helen Mirren
Tom Wilkinson
Ciarán Hinds
Jessica Chastain
Marton Csokas
Sam Worthington
Jesper Christensen






Ekoizpena
Ekoizlea Matthew Vaughn
Konpainia ekoizlea Marv Films
Edizioa Alexander Berner
Bestelako lanak
Musikagilea Thomas Newman
Argazki-zuzendaria Ben Davis
Kanpo loturak
www.miramax.com/movie/the-debt

The Debt (euskaraz Zorra) 2011ko John Madden ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama eta suspensezko film bat da. Assaf Bernstein israeldar gidoigilearen Ha-Hov (2007) filmaren berregokitzapena da. Helen Mirren, Sam Worthington, Jessica Chastain, Ciarán Hinds, Tom Wilkinson, Marton Csokas eta Jesper Christensen aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1965, Rachel Singer (Jessica Chastain), David Petretz (Sam Worthington) eta Stephan Gold (Marton Csokas) Mossad israeldar inteligentzia agentziako hiru kide gaztek Bigarren Mundu Gerrako Holokaustoan parte hartu zuen Dieter Vogel (Jesper Christensen), ezizenez "Birkenauko zirujaua", gerra kriminal nazi garrantzitsua non ezkutatzen den topatu berri dute, hortaz berau atzematen saiatuko dira, baina naziak ihes egingo dienez, azkenean berau hil zutelako gezurra esatea adostuko dute.

1997an, jada Mossadetik erretiratuak dauden hiru kideek (Helen Mirren, Ciarán Hinds eta Tom Wilkinson) Ukraniako eroetxe batean, agure batek "Birkenauko zirujaua" dioela jakingo dute, alegia, iraganean ihes egin zien gerra kriminal nazia. Hortaz, iraganeko harekiko duten "zorra" kitatzen saiatuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]