The Dig

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Dig
Michael Land (en) Itzuli bideojokoa
Egilea(k)Michael Land (en) Itzuli
Argitaratze-data1995
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideaCD-ROM (en) Itzuli, banaketa digital eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure game (en) Itzuli eta science fiction video game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa, frantsesa, italiera, alemana eta gaztelania
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaDOS, Microsoft Windows, Classic Mac OS (en) Itzuli eta macOS
Sarrera gailuateklatua
Adin-sailkapenaPEGI 7USK 12
Software motoreaSCUMM
Ekoizpena
DiseinatzaileaSean Clark (en) Itzuli
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Land (en) Itzuli
lucasarts.com
IMDB: tt0139156 Edit the value on Wikidata

The Dig (euskaraz Indusketa) LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1995eko azaroaren 30ean argitaratu zen. SCUMM motorra erabili zuen. Soinu banda orkestrala eta aktoreek bikoiztutako ahotsak izan zituen. Berez, abentura grafiko hau eskuz egindako marrazkiez, digitalizatutako marrazkiez eta marrazki bizidun edo animazioen osatua dago.

LucasArts konpainiaren abentura grafiko ia guztiak ez bezala, honakoan ez zen umorezko kontakizun batean oinarritu, zientzia-fikzioa eta astronomian baizik, nahiz eta protagonisten arteko solasaldietan batak besteari aipamen sarkastikoan egiten dizkioten.

Bideo-jokoa Steven Spielberg zinema zuzendariak Amazing Stories ("Istorio Harrigarriak") telesailarentzako atal bat izateko sortu zuen kontakizun batean oinarritua dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borneoko irrati-teleskopio batek Lurrarekin talka egitera doan asteroide handi bat topatu berri dute, zientzialariek Atila izenez bataiatuko dute, V. mendean Europa arpilatu zuen Hunoen erregearen antzera. Hau gerta ez dadin, NASAk espaziora zientzia edo gai bakoitzean aditua den kide banaz osatutako talde bat bidaliko du, eta euren espazio bidaiaren misioa asteroidearen gainazalean lehergailu nuklearrak ipini eta haiek eztandaraziz asteroidearen norantza aldatzea izango da, honela Lurra eta Gizateria osoa berehalako hondamenditik salbatuz.

Halere, misioa arrakastatsua izango dela dirudiean unean, asteroidearen benetako izatea azaleratuko da, alegia, nolabaiteko estralurtar espaziontzia dela, eta bere barnean ikertzera sartu diren hiru astronauta Lurretik milioika urte argitara eta beste galaxia batean dagoen planeta batera garraiatuak izango dira. Itxuraz inongo bizidun adimendurik ez dagoen planeta horretan biziraun eta etxera itzultzeko bidea topatu beharko dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]