The Dreamers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Dreamers
Jatorria
Argitaratze-data 2003
Jatorrizko izenburua The Dreamers
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
frantsesa
Jatorrizko herrialdea Frantzia, Erresuma Batua eta Italia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film erromantikoa, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena 115 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Holy Innocents Itzuli
Grabazio lekua(k) Paris
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Bernardo Bertolucci
Gidoigilea(k) Gilbert Adair Itzuli
[[Kategoria:Gilbert Adairrek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Michael Pitt
Eva Green
Louis Garrel
Anna Chancellor
Robin Renucci
Jean-Pierre Kalfon
Jean-Pierre Léaud
Jean-Paul Belmondo
François Truffaut
Jean Seberg
Henri Langlois
Valentin Merlet
Gilbert Adair











[[Kategoria:Valentin Merletek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gilbert Adairrek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Jeremy Thomas
Konpainia ekoizlea Recorded Picture Company Itzuli
[[Kategoria:Recorded Picture Companyk Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Jacopo Quadri Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Jean Rabasse
Argazki-zuzendaria Fabio Cianchetti
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Paris
Argumentu nagusia intzestu
Kanpo loturak
www.foxsearchlight.com/thedreamers/

The Dreamers Bernardo Berlotucci zuzendariak 2003an egindako pelikula dramatikoa da. Gilbert Adair izan zen gidoigilea eta berak idatzitako The Holy Innocents eleberrian oinarriturik dago. Erresuma Batuan, Italian eta Frantzian egin zituzten koprodukzioak. Filmak Parisen dagoen unibertsitateko ikasle estatu batuar baten istorioa kokatzen du. Protagonistak zinearen jarraitzaile diren bi anai arreba ezagutu eta triangulo erotiko batean barneratzen da. 1968an Parisen eman ziren iskanbiletan kokatzen da istorioa.

Filmean zehar garrantzi berezia hartzen du zineak berak. Bere inguruan mugitzen baitira pertsonaiak. Nouvalle Vague mugimenduan bertan aurkitzen dira. Beraz, film guztian zehar erreferentzia zinematografikoak egiten dira beste hainbat filmekiko.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matthew estatubatuarra, truke ikaslea da eta frantsesa ikastera joan da Parisera. Henri Langlois-en kaleratzearen aurkako Cinematheque Françaisek antolatutako protesta batean, izpiritu librea duten bikiak ezagutzen ditu, Théo eta Isabelle. Hirurak, maitasun istorio batean murgilduko dira filmean zehar.

Bikien gurasoekin afaldu ostean, Theo eta Isabellek, gurasoak kanpoan diren bitartean haiekin bizitzera joatea eskaintzen diote Matthew-ri. Frantzian dituen lagun bakarrak direnez, beraiekin bizitzera joatea onartzen du.

Biak batera biluzik lo egiten ikusi ostean, harreman susmagarri bat ikusten du bikien artean. Matthew berehala ohartuko da biluztasuna eta sexualitatea askatasunez onartzen dituztela. Théok, galdera-erantzun joko batean galdu ondoren, Marlene Dietrich-en kartel baten aurrean masturbatzera behartzen du Isabellek. Jokoarekin jarraituz, Matthew-k galtzen duenean, Isabellen birjintasuna hartzera behartuta ikusten da. Horrela, biak maitaleak bihurtuko dira.

Matthew-k, Théo eta Isabelle-ren sexualitatea onartuko du. Hiruen artean, Brande á part film famatuaren eszena bat birsortuko dute Louvre museoaren baitan

Gau batean, hiru protagonistak etxeko egongelan biluzik lo egiten dauden bitartean, Théo eta Isabelle-ren gurasoak, etxera sartu eta erosketak egiteko txeke bat uzten dute. Harritu egiten dira etxean aurkitzen duten egoerarekin eta alde egitea erabakitzen dute.

Isabelle esnatzean, txekea ikusi eta gurasoak bertan egon direla ohartzen da. Hitz bat esan gabe, mahuka bat hartu, gas-irteerara lotu eta Théo eta Matthew-rekin oheratzen da, bere buruaz beste egiteko asmoz. Denbora bat pasa ondoren, leihoa apurtzen duen adreilu batekin esnatu eta kalean ehunka ikasle protestatzen ari direla ohartzen dira. Hiruak, pozez beteta kalera joatea erabakitzen dute.

Theo, koktel molotovak prestatzen dituzten talde txiki batera batzen da. Matthew, hura gelditzen saiatuko da, indarkeriaren aurka argudiatuz, baina Théo eta Isabelle-k baztertu egingo dute.

Matthew-k kaosetik alde egiten duen bitartean, Theok Isabellen eskua hartzen du eta koktel molotov bat jaurtitzen du polizia talde baten aurka. Ondorioz, poliziak ikasle taldeen aurka kargatzen amaitzen dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia zinematografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineari egindako omenaldi antzeko bat da lana. Zinearen inguruan hitz egiten duen zinea baita. Erreferentzia andana erabiltzen dira eta hauen zatiak ere tartekatzen dira bertan. Protagonistek burutzen dituzten ekintzak beste film ikonikoen oinarriak dira eta filmaren eta erreferentzizkoa den filmaren zatiak tartekatzen dira maiz.

Hauek dira filmetako batzuk:

  • Bande à part
  • Shock Corridor
  • City Lights
  • Paisà
  • They Live by Night
  • Johnny Guitar
  • Jules et Jim
  • A Star Is Born
  • Rebel Without a Cause
  • Touch of Evil
  • Les quatre cents coups
  • Pierrot le fou
  • Persona
  • La Chinoise
  • The Cameraman
  • Freaks
  • Scarface
  • Blonde Venus
  • Queen Christina
  • Top Hat
  • The Girl Can't Help It
  • À bout de souffle
  • Mouchette

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Third Stone From The Sun - Jimi Hendrix
  2. Hey Joe - Michael Pitt & The Twins of Evil
  3. Quatre Cents Coups (Score From "Les Quatre Cents Coups") - Jean Constantin
  4. New York Herald Tribune (Score from "A Bout de Souffle") - Martial Solal
  5. Love Me Please Love Me - Michel polnareff
  6. La Mer - Charles Trenet
  7. Song For Our Ancestors - Steve Miller Band
  8. The Spy - The Doors
  9. Tous Les Garçons et Les Filles - Françoise Hardy
  10. Ferdinand (Score from "Pierrot Le Fou") - Antoine Duhamel
  11. Dark Star - The Grateful Dead
  12. Je Ne Regrette Rien - Édith Piaf
  13. Queen Jane - Bob Dylan
  14. I need a man to love - Janis Joplin
  15. Maggie M’gill - The Doors
  16. No strings (I'm fancy free) from Top Hat, Let's face the music and dance - Irving Berlin
  17. C'est irreparable - Nino Ferrer
  18. Combination of the two - Sam Andrew
  19. El paso del ebro - Rodolfo Halffter
  20. Non, je ne regrette rien - Charles Dumont