The Fault In Our Stars (2014ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Fault in Our Stars (euskaraz: Akatsa gure izarretan) arrakasta handiko liburuan oinarrituriko 2014ko filma da. John Green idazleak argitaratu zuen. Liburu honetan oinarrituriko filma, Amsterdamen aktore garrantzitsuen kolaborazioarekin grabatu zen (Shailene Woodley, Ansel Elgort, Nat Wolff…) .

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeko protagonista birikietako minbizia jasaten ari den neska bat da, Hazel Grace izeneko neska. Azken hau, minbiziaren aurkako etengabeko borrokan dago eta horrek, bizitzeaz nekatuta egotera bultzatzen du. Honen amak, bere alabaren egoera ikusita, laguntzako klub batera joatera behartzen du. Han, minbizia duen mutiko jator bat ezagutuko du. Hortik aurrera, Hazelen eguneroko bizitza aspergarria eta mingarria, esperientzia politak eta hainbat sentimendu dituen batean bihurtuko da. Baina horrek ez du asko iraungo, ametsak amets dira eta beti ailegatzen da esnatzeko momentua. Goiz hotz batean, berri txarra dakarren dei bat jasotzerakoan, orain arte edukitako bizitza zoriontsua bere mutil-lagunarekin, berriro aldatuko da… eta inoiz baino indartsuagoa izan beharko du.

Zinemako egokitzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko urtarrilean, Fox 2000 ekoiztetxeak, eskubideak erosi zituen eleberriak zinemara egokitzeko. Josh Boonek kontratu bat sinatu zuen filma zuzentzeko. Wyck Godfrey eta Marty Bowen filma produzitu zuten. Shailene Woodley Hazel antzeztu zuen eta Ansel Elgort, Augustus. Nat Wolff Isaac bezala aukeratu zen, Laura Dern Hazelen ama bezala eta Sam Trammel Sr. Lancaster bezala, Hazelen aita. Mike Birbiglia Patricken rola hartu zuen eta Willem Dafoe, Peter Van Houtenena.

Filma 2013ko abuztuaren 26an hasi zen filmatzen Pittsburgh-en eta Scott Neustadter eta Michael H.Weberrek gidoiaren moldaketa idatzi zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]