The Final Countdown (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau 1980ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Final Countdown (abestia)».
The Final Countdown (filma)
F-14A Tomcats of VF-84 during The Final Countdown filming 1979.jpg
Jatorria
Argitaratze-data1980
Jatorrizko izenburuaThe Final Countdown
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, gerra-filma, misteriozko zinema eta time-travel film (en) Itzuli
Iraupena103 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Don Taylor
Gidoigilea(k)Peter Powell (en) Itzuli
Gerry Davis (en) Itzuli
David Ambrose (en) Itzuli
Thomas Hunter (en) Itzuli
[[Kategoria:Peter Powell (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Gerry Davis (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:David Ambrose (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Thomas Hunter (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPeter Douglas
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Scott (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaVictor J. Kemper
Argumentu nagusiaDenbora bidaia, Pearl Harborko erasoa, Hegazkintza, Bigarren Mundu Gerra eta itsasoko nabigazioa

IMDB: tt0080736 Filmaffinity: 231849 Allocine: 36164 Rottentomatoes: m/final_countdown Mojo: finalcountdown Allmovie: v17285 TCM: 22726 Metacritic: movie/the-final-countdown TV.com: movies/the-final-countdown Netlix: 60036888Edit the value on Wikidata

The Final Countdown (euskaraz Amaierako Atzera Kontua) 1980ko Don Taylor estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Kirk Douglas, Martin Sheen, Katharine Ross, James Farentino, Ron O'Neal eta Charles Durning aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980. urtea. USS Nimitz hegazkinontzia ohiko ibilbidea burutzeko Hawaiiko itsas-basetik atera da. Handik denbora gutxira, itxura bereziko trumoi-ekaitz batean sartuko dira (berez denboran barna bidaiatzeko zizare-zuloa). Behin ekaitz bitxi horretatik atera ostean, ontziko Yelland kapitaina (Kirk Douglas) eta bere eskifaia 1941eko abenduaren 6an daudela jabetuko dira, hain zuzen ere Pearl Harboreko erasoaren aurreko eguna. Orduan, kapitainari zalantza bat sortuko zaio (aitonaren paradoxa delakoa), Pearl Harboreko erasoan duten 1980eko armamentu eta hegazkin modernoekin japoniar hegazkinei eraso egitea eta AEBak Bigarren Mundu Gerran ez sartzea ahalbideratuz historiaren norabidea aldatzea edota gauzak bere hartan lagatzea.

Kirk Douglas, ezkerratik laugarrena, filmaketa une batean.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]