The French Connection
The French Connection (euskaraz Frantziar Lotura) 1971ko William Friedkin estatubatuar zinema zuzendariaren ekintzazko drama filma da. Film honetan honako aktoreek antzeztu zuten: Gene Hackman, Fernando Rey, Roy Scheider, Tony Lo Bianco eta Marcel Bozzuffi.
Filmaren gidoia William Friedkin gidoigileak idatzi zuen, Robin Moore idazlearen The French Connection eleberrian oinarritua dagoelarik. 1975ean The French Connection II izeneko jarraipena izan zuen.
Zortzi Oscar Sarirako izendatua izan zen, bost irabazi zituelarik: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (William Friedkin), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gene Hackman), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ernest Tidyman) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Gerald B. Greenberg).
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
New York hiriko droga trafikoaren aurkako saileko bi poliziek, Jimmy “Popeye” Doyle (Gene Hackman) eta Buddy “Cloudi” Russo (Roy Scheider) Marseillatik datorren heroina kargamentu garrantzitsu bat iritsiko delako susmoa dute, ekintza honen antolatzailea Alain Charnier (Fernando Rey) frantziar droga trafikatzailea eta bere AEBtako kontaktua den Sal Boca (Tony Lo Bianco) direlarik.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gene Hackman - Jimmy 'Popeye' Doyle detektibea
- Fernando Rey - Alain Charnier
- Roy Scheider - Buddy 'Cloudy' Russo detektibea
- Tony Lo Bianco - Salvatore 'Sal' Boca
- Marcel Bozzuffi - Pierre Nicoli
- Frédéric de Pasquale - Henri Devereaux
- Bill Hickman - Bill Mulderig
- Ann Rebbot - Marie Charnier anderea
- Harold Gary - Joel Weinstock
- Arlene Farber - Angie Boca
- Eddie Egan - Walt Simonson
- André Ernotte - La Valle
- Sonny Grosso - Bill Klein
- Benny Marino - Lou Boca
- Patrick McDermott - Howard
- Alan Weeks - Willie Craven
- Sheila Ferguson - The Three Degrees musika taldeko kidea
- Eric Jones - Haurra
- Darby Lloyd Rains - Stripperra
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1971ko filmak
- William Friedkinek zuzendutako filmak
- Howard Hawksek idatzitako filmak
- Gene Hackmanek antzeztutako filmak
- Fernando Reyk antzeztutako filmak
- Roy Scheiderrek antzeztutako filmak
- Tony Lo Biancok antzeztutako filmak
- Marcel Bozzuffik antzeztutako filmak
- Bill Hickmanek antzeztutako filmak
- Charles McGregorrek antzeztutako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Drogei buruzko filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Marseillan girotutako filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak