The Garden of Rama

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Garden of Rama
Datuak
IdazleaGentry Lee (en) Itzuli eta Arthur C. Clarke
Argitaratze-data1991ko irailaren 26a
Generoazientzia-fikzioa
Jatorrizko izenburuaThe Garden of Rama
HerrialdeaErresuma Batua

The Garden of Rama (euskaraz Ramaren Lorategia), 1991ko Arthur C. Clarke britainiar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urtea. Rama espaziontzi misteriotsua eguzki-sistemara iritsi zen. Erraldoia, berrogeitamar kilometro diametroko hiria eta itsasoa bere barnean sartzeko adina, eta huts-hutsik, itxuraz bere eraikitzaileek abandonatua. Rama ontzia bere hurrango helmuga ezezaguneruntz atera zenean, gauza harrigarri asko aurkitu ziren, baina misterio gutxi argitu. Gauza bakar bat zegoen argi: Ramaren eraikitzaileek dena hirukoiztu zuten. Larogei urte beranduago bigarren espaziontzi estralurtarra iritsi zen, eta orain Rama II eguzki-sistematik ateratzen ari da. Bere barnean doazen hiru gizakien begi bistara espazio ezezaguna hedatzen da, beste inongo gizakirik esperimentatu ez duen bidaia. Bidaiaren amaieran, nork jakin zenbat urtetara, beharbada Ramari buruzko egiarekin topo egingo dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]