The Golden Child

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:38, 22 urtarrila 2016

The Golden Child (euskaraz Urrezko Haurra) 1986ko Michael Ritchie estatubatuar zinema zuzendariaren fantasia eta ekintza komedia filma bat da. Eddie Murphy aktoreak antzeztu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Chandler Jarrell (Eddie Murphy) desagertutako edota galdutako haurrak topatzen espezializatua dagoen detektibea da. Egun batez, Kee Nang (Charlotte Lewis) neska gazteak deitu eta Sardo Numspa (Charles Dance) gaizkile erakunde bateko buruzagiak bahitu duen tibetar haur bat topa dezan kontratatuko du. Gaizkileen ustez, tutoreek Urrezko Haurra (J. L. Reate) ezizenez deitzen dutenak superahalmen magikoak omen ditu. Hasiera batean Jarrell haurraren ahalmenei buruzko istorio hauekiko erabat siniskaitz eta eszeptikoa da, baina laisterrera bere buruz naturazgaindiko indar horiek zinez badaudela frogatu ahal izango du, neurri epikoetako abentura batean buru-belarri sartuko delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak