The Graduate
The Graduate (euskaraz Graduatua) 1967ko Mike Nichols estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Charles Webb idazlearen izen bereko The Graduate eleberrian oinarritua dago.
Filmak berez hiru Oscar Sarien izendapena izan zuen, azkenean Zuzendari onenaren Oscar Saria (Mike Nichols) irabazi zuelarik. Bi BAFTA sari ere irabazi zituen: Filma Onena eta Edizio Onenerenak.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]AEBtako Kalifornia estatuko Los Angeles hiri ingurua. 21 urtetako Benjamin Braddock gaztea (Dustin Hoffman) unibertsitatean graduatu berria da eta oporrak etxean pasatzeko itzuli berria da. Bere gurasoen lagunak diren Robinson senar-emazteak beragatik interesatzen dira. Senarrak Benjamin bere alaba Elaine-kin (Katherine Ross) ateratzea nahi du, aldiz, haren emaztea den Robinson andreak (Anne Bancroft) Benjaminekin harreman sexualak izan nahi ditu.
Hainbat alditan Robinson andrearekin elkartu ondoren, hark Benjamini haren alaba ikustea debekatuko dio, halere Benjamin Elainetaz maiteminduko da. Dena argitara ateratzean, Benjamin bakarrik eta denek abandonatua topatuko da. Halere, berriz ere Elaine ikusi eta bere sentimenduak hasi azaltzeko borrokatuko da.
Soinu banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak eta bere soinu bandak arrakasta handia izan zuten, batez ere Simon & Garfunkel musikari eta abeslari bikoteak abestutako The Sound of Silence eta Mrs. Robinson abestiek, bai eta Scarborough Fair ingeles abesti herrikoiak ere.
Personaxes
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anne Bancroft: Robinson andrea, Elainen ama
- Dustin Hoffman: Benjamin Braddock
- Katharine Ross: Elaine Robinson
- William Daniels: Braddock jauna, Benjaminen aita
- Murray Hamilton: Robinson jauna, Elainen aita
- Elizabeth Wilson: Braddock andrea, Benjaminen ama
- Buck Henry: Hoteleko langilea
- Walter Brooke: McGuire jauna
- Brian Avery: Carl Smith
- Norman Fell: McCleery jauna
- Marion Lorne: Festako gizona
- Alice Ghostley: Festako gizona
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Graduate filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- 1967ko filmak
- Mike Nicholsek zuzendutako filmak
- Calder Willinghamek idatzitako filmak
- Buck Henryk idatzitako filmak
- Dustin Hoffmanek antzeztutako filmak
- Anne Bancroftek antzeztutako filmak
- Katharine Rossek antzeztutako filmak
- William Danielsek antzeztutako filmak
- Elizabeth Wilsonek antzeztutako filmak
- Murray Hamiltonek antzeztutako filmak
- Marion Lornek antzeztutako filmak
- Norman Fellek antzeztutako filmak
- Elisabeth Fraserrek antzeztutako filmak
- Richard Dreyfussek antzeztutako filmak
- Buck Henryk antzeztutako filmak
- Alice Ghostleyk antzeztutako filmak
- Walter Brookek antzeztutako filmak
- Mike Farrellek antzeztutako filmak
- Donald F. Glutek antzeztutako filmak
- Harry Holcombek antzeztutako filmak
- Elaine Mayk antzeztutako filmak
- Eve McVeaghek antzeztutako filmak
- Kevin Tighek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Drama filmak
- Ezkontzei buruzko filmak
- Unibertsitateetan girotutako filmak
- Adulterioari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Adulterioa fikzioan
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak