The Great Outdoors (1988ko filma)
The Great Outdoors (1988ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | The Great Outdoors |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Howard Deutch |
Gidoigilea(k) | John Hughes |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Thomas Newman |
Argazki-zuzendaria | Ric Waite |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Wisconsin |
Argumentu nagusia | oporra |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
The Great Outdoors (euskaraz Aire Libre Zabala), 1988ko Howard Deutch estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Dan Aykroyd, John Candy, Stephanie Faracy eta Annette Bening aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chester "Chet" Ripley (John Candy) eta Connie (Stephanie Faracy), Chicago hiriko senar-emazteak eta Buckley "Buck" (Chris Young) eta Ben (Ian Giatti) semeak, Wisconsingo naturgune bateko aintzira bateko udaleku batean oporrak igarotzera doaz.
Oporraldia lasai eta planeatua zuten bezala jazotzen ari denean, Connieren ahizpa nagusia den Kate (Annette Bening), Roman Craig senarra (Dan Aykroyd) eta Cara eta Mara (Hillary eta Rebecca Gordon) agertu eta dena pikutara joango da. Bi familiak elkarren artean oso ezberdinak izateaz gain, gaizkiulertua, hika-mika eta egoera barregarri eta xelebre ugari biziko baidituzte.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dan Aykroyd: Roman Craig, Katen senarra
- John Candy: Chester "Chet" Ripley, Connieren senarra
- Stephanie Faracy: Connie Ripley, Katen ahizpa nagusia
- Annette Bening: Kate "Katie" Craig, Connieren ahizpa gaztea
- Robert Prosky: Wally
- Chris Young: Buckley "Buck" Ripley, Chet eta Connieren semea (1, haurra)
- Ian Giatti: Ben "Benny" Ripley, Chet eta Connieren semea (2. haurra)
- Hillary eta Rebecca Gordon: Cara eta Mara Craig, Roman eta Katen alaba bikiak (1. eta 2. haurrak)
- Lucy Deakins: Cammie
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1988ko filmak
- Howard Deutchek zuzendutako filmak
- John Hughesek idatzitako filmak
- Dan Aykroydek antzeztutako filmak
- John Candyk antzeztutako filmak
- Annette Beningek antzeztutako filmak
- Robert Proskyk antzeztutako filmak
- John Bloomek antzeztutako filmak
- Lewis Arquettek antzeztutako filmak
- Stephanie Faracyk antzeztutako filmak
- Chris Youngek antzeztutako filmak
- Ian Giattik antzeztutako filmak
- Lucy Deakinsek antzeztutako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak
- Udalekuei buruzko filmak
- Wisconsinen girotutako filmak
- 1980ko hamarkadako abentura filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak