The Handmaid's Tale (telesaila)
The Handmaid's Tale (euskaraz Neskamearen Ipuina) AEBetako telesail dramatiko distopiko bat da. Bruce Miller ekoizleak sortu zuen eta 1985ko Margaret Atwood kanadar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago.
2017ko apirilaren 26ean Hulu estatubatuar telebista katean aireratzen hasi zen. Guztira lau atal aireratu ziren. 2017ko maiatzaren 3an bigarren denboraldi izango zuela iragarri zen.
Ipar Euskal Herrian OCS telebista katean eta Hego Euskal Herrian HBO katean aireratu zen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etorkizun hurbil batean, kutsadurak gizakiek ugalkortasuna jada espezien biziraupena mantentzea oso zaila den mailara murriztu du. Egoera honek AEBetako kontrola bereganatu duten ideologia kontserbadoreen gailentzea eragin du, indar hauek Gilead deritzona osatu dute, fundamentalismo kristauan oinarritutako gobernu totalitarioa, gobernu honek bere ikuspuntuak alde erlijiotsuak elkar borrokatzen diren Gerra Zibil batean defendatuko ditu.
Defred (Elisabeth Moss) guzti horretaz aldendua bizi da, bere benetako izena zena jada ahoskatzeko gai ere ez da, eta bere munduaren ezagutza kasik berau dagoen gelako hormetara eta supermerkaturako eguneroko joan-etorrietara mugatzen da. Orain bere jabearen izena darama, Fred Waterford (Joseph Fiennes), haren etxeko neskamea da, alegia, esklaboa. Mundu honetan, emakumea den heinean, Defred objektu bat besterik ez da. Ezin du lanik egin, ezin du iritzirik eman eta irakurtzea ere debekatua du. Bere funtzio bakarra, emakume ugalkorra izatea da, honela bere jaunari seme bat eman dakion. Bere izatea ingurukoen zaintza etengabean dago, eta edozein hutsegitek heriotza suposatu dakioke, nahiz eta azken hau ez den Defred gehien beldurrarazten duena. Bere izateari zentzua ematen dion gauza bakarra bere alabarekin berrelkartzeko aukera da, eta bere oroitzapen guztiak harekiko dira.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Elisabeth Moss: Offred, Neskamea. Bere benetako izena June da
- Joseph Fiennes: Fred Waterford Komandantea
- Yvonne Strahovski: Serena Joy Waterford, Komandantearen emaztea
- Alexis Bledel: Ofglen, Offreden neskame negozioaren sozioa. Bere benetako izena Emily da
- Madeline Brewer: Ofwarren, Neskamea. Bere benetako izena Janine da
- Ann Dowd: Izeba Lydia, Neskameen hezitzailea eta zaindaria
- O. T. Fagbenle: Luke, Offreden senarra
- Max Minghella: Nick, Komandantearen gidaria
- Samira Wiley: Moira, Offreden adiskide minena eskola garaitik
Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Amanda Brugel: Rita, Martha, edota etxekoandrea
- Ever Carradine: Naomi Putnam, Komandantearen emaztea
- Kristen Gutoskie: Beth
- Jordana Blake: Hannah, Offreden ahizpa
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The Handmaid's Tale telesailaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Elisabeth Mossek antzeztutako telesailak
- Joseph Fiennesek antzeztutako telesailak
- Yvonne Strahovskik antzeztutako telesailak
- Alexis Bledelek antzeztutako telesailak
- Madeline Brewerrek antzeztutako telesailak
- Ann Dowdek antzeztutako telesailak
- O. T. Fagbenlek antzeztutako telesailak
- Max Minghellak antzeztutako telesailak
- Samira Wileyk antzeztutako telesailak
- Bradley Whitfordek antzeztutako telesailak
- Bahia Watsonek antzeztutako telesailak
- Margaret Atwoodek ekoitzitako telesailak
- Elisabeth Mossek ekoitzitako telesailak
- HBOko telesailak
- Telesail dramatikoak
- Drama serie onenaren Urrezko Globo saridunak
- Telesail distopikoak