The Italian Job (1969ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Italian Job (1969ko filma)
Filma
Jatorrizko izena The Italian Job
Urtea 1969
Generoa polizia filma
lapurreta filma
komedia
Herrialdea Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
italiera
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Londres
Narratibaren kokalekua Turin, Ingalaterra, Italia eta Londres
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Peter Collinson
Gidoigilea(k) Troy Kennedy Martin
Antzezlea(k)
Noël Coward
Benny Hill
Raf Vallone
Rossano Brazzi
Graham Payn
Renato Romano
Tony Beckley
Maggie Blye
John Le Mesurier
Robert Powell
Michael Caine (Charlie Croker)
John Forgeham
Irene Handl
Fred Emney
Stanley Caine














Ekoizpena
Ekoizlea Michael Deeley
Stanley Baker

Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Oakhurst Productions

Ekoizpen-diseinatzailea Michael Knight
Bestelako lanak
Musikagilea Quincy Jones
Argazki-zuzendaria Douglas Slocombe
Sariak
Kanpo loturak

The Italian Job (euskaraz Italiar Lana) Peter Collinson zinema zuzendariaren filma bat da. 1969ko ekainaren 2a Erresuma Batuan estreinatu zen, bertan sekulako arrakasta izan eta urtez-urte telebistan aireratu ohi delarik, britainiarren artean garai guztietako herrialde horretako filma gustuko eta ospetsuenetakoa bilakatuz. Londres eta Turin hirietan filmatu zen.

Quincy Jones musikariak soinu banda konposatu zuen. Bi abestik ospe handia bereganatu zuten: Abestiaren hasieran Matt Monro abeslariak abestutako "On Days Like These" abestia, eta batez ere "Getta Bloomin' Move On" abestia (normalki "The Self Preservation Society" izenburuaz ezaguna, bertsoetako hitzetatik hartutako izenburu alternatiboa eta ezagunena)Filma honetan Michael Caine aktoreak aipatutako " "You're only supposed to blow the bloody doors off!" ("Ate madarikatuak bakarrik lehertu behar ditukela suposatzen duk!") esaldiak britainiar zinemako esaldi ospetsuenen artean sailkatu ohi da.

2003an filma arrakastatsu honen izen berdineko The Italian Job bertsioa filmatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlie Croker (Michael Caine) lapurra espetxetik atera berri da. Behin kalean dagoela Italian ustezko auto istripu batean hil berri eta bere lagun ohia den Roger Beckermann-en (Brazzi) alargunarekin topo egiten du. Emakumeak Beckermann prestatzen ari zen lapurreta baten planoak ematen dizkio, mafiaren arreta bereganatu eta bere senarrari ondorio txarrak eman baidizkiete. Plana Turin hirira doazen txinatarren lau miloi dolar urre lapurtzean datza, berez diru hori Txinan Fiat autoak ekoizteko konpainia horrentzako ordainketa izan beharko luke.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]