The Jerusalem Post
The Jerusalem Post | |
---|---|
![]() | |
Mota | egunkari, online egunkari eta argitaletxe |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | ingeles eta frantses |
Argitaratze lekua | Israel |
Formatua | izara |
Gai nagusia | Israel |
Banaketa | |
Banatze-eremua | zentrismo eta eskuin politiko |
Maiztasuna | 1 egun |
Historia | |
Ideologia | zentrismo eta eskuin politiko |
Sortzailea | Gershon Agron (en) ![]() |
Erredaktoreak | Zvika Klein (en) ![]() |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0792-822X |
jpost.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
The Jerusalem Post Israelgo egunkaria da, ingelesez argitaratzen dena. Nazioarteko frantsesezko edizioa ere badu.
Jatorriz ezkertiar egunkari bat zen, eta 1980ko hamarkadaren amaieran eskuin politikorantz biratu zen nabarmen.[1][2] Egunkaria Israelgo zentro politikoan dagoela dio,[3] nahiz eta gaur egun eskuinekotzat jotzen duten;[4] gainera, bere ildo editoriala kritikoa da ustelkeria politikoarekin eta Israelen erlijioa eta Estatua bereiztearen aldekoarekin.[5][6] Halaber, Israelgo Estatuak mundu mailako judaismoan eta diasporarako hezkuntza-programetan gehiago inbertitzearen aldekoa da.[7]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunkaria 1932ko abenduaren 1ean sortu zuen Gershon Agronek, «The Palestine Post» izenarekin. Egunkariak aberri nazional judu baten aldeko borroka babestu zuen Palestinako Britainiar Mandatuan, immigrazio juduaren murrizketari buruzko britainiar politikaren aurka agertuz. Egunkariak «Jerusalem Post» izena hartu zuen 1950ean, Israelek independentzia lortu ondoren.[8]
Hainbat hamarkadatan zentro-ezkerrean kokatu zen eta 1989ra arte Alderdi Laboristari babesa eman zion Conrad Black handiki kontserbadore kanadarraren kontrolpean zegoen Hollinger Inc. enpresari saldua izan ondoren. «Jerusalem Post»ek lerro editoriala aldatu eta Likuden alde egin zuen. Orduan erredaktore askok dimisioa eman eta «Jerusalem Report» sortu zuten. Gaur egun «Jerusalem Report» The Jerusalem Post Group delakoaren parte da, baina argitalpen-ildo independentea du. «Jerusalem Post»ek gaurkotasunari buruz duen begirada erdigune eskuinean kokatzen da, nahiz eta ezkerreko artikuluak beti aurki daitezkeen.
Ekonomikoki, egunkaria neoliberalismotik hurbil dago. Besteak beste, Israelgo sistema erreformatzeko, gastu publikoa zorrotz kontrolatzeko, gizarte-laguntzak mugatzeko, zergak murrizteko eta monopolioak sortzearen aurkako legeak ezartzeko.
«Jerusalem Post» «Haaretz» zentro-ezkerreko egunkariaren lehiakidea da, 1990eko hamarkadatik ingelesezko edizioa ere baduena. Israelgo egunkari guztiak bezala, «Jerusalem Post» egunero ateratzen da larunbatean (Sabbat eguna) eta juduen jaiegunetan izan ezik. 2004-2011 urteetan bere erredaktore-burua David Horovitz zen, «Jerusalem Report»eko erredaktore-buru ohia. Steve Linde da bere egungo erredaktore burua.
2004ko azaroaren 16an, Hollingerrek Tel Aviveko Mirkaei Tikshoret Limited argitaletxeari saldu zion berriro egunkaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "The press in Israel" BBC News, 8 May 2006
- ↑ Dridi, Tarak. (2020-07-09). «Reporting Strategies of Israeli Print Media: Jerusalem Post and Haaretz as a Case Study» SAGE Open 10 (3) doi: ..
- ↑ «Jerusalem – a City with Many Names» Friend of Zion Museum 2021-11-23.
- ↑ «The Jerusalem Post» Britannica.com.
- ↑ «Recant, Chief Rabbi» The Jerusalem Post 2020-01-07.
- ↑ Katz, Yaakov. (2020-07-23). «Israel needs a government, not a circus – analysis» The Jerusalem Post.
- ↑ «Can the coronavirus help repair ties between Israel's Jews and Arabs?» The Jerusalem Post 2020-04-22.
- ↑ JTA Daily News Bulletin. (1950-04-24). "Palestine Post" Only English Newspaper in Israel, Renamed "Jerusalem Post". XVII New York, 4 or..