The Ladykillers (2004ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Ladykillers (2004ko filma)
Filma
Jatorrizko izena The Ladykillers
Urtea 2004
Generoa lapurreta filma
komedia
comedy thrillerra
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa The Ladykillers
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia eta Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Joel Coen
Ethan Coen

Gidoigilea(k) William Rose
Joel Coen
Ethan Coen


Antzezlea(k)
Tom Hanks
Irma P. Hall
Marlon Wayans
J. K. Simmons
Tzi Ma
Ryan Hurst
Diane Delano
Stephen Root
Blake Clark
George Wallace
Jason Weaver
John McConnell











Ekoizpena
Ekoizlea Barry Sonnenfeld
Barry Josephson
Tom Jacobson


Konpainia ekoizlea Mike Zoss Productions
Touchstone Pictures

Edizioa Joel Coen
Ethan Coen
Ekoizpen-diseinatzailea Dennis Gassner
Bestelako lanak
Musikagilea Carter Burwell
Argazki-zuzendaria Roger Deakins
Jantzi-diseinatzailea Mary Zophres
Kanpo loturak
www.movies.co.jp/ladykillers

The Ladykillers (euskaraz "Andere Hiltzaileak") 2004ko Ethan Coen eta Joel Coen estatubatuar zinema zuzendarien filma bat da. Berez, 1955ean Alexander Mackendrick zinemagileak zuzendutako izenburu berdineko The Ladykillers komedia beltzaren berregokitzapen bat da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

G.H. Dorr (Tom Hanks) irakasle bitxia Munson andrearen (Irma P. Hall) etxera iritsi berri da, adineko emakumezko beltz alarguna, eta bertan ostatu hartuko du. Bide batez beheko sotoa ere alokatuko du, Berpizkundeko musika garaiko musika-tresnekin jo ohi duen bere taldearen entsegu lekua izan dadin.

Baina musika talde hau trikimailu edota azpijoko bat besterik ez da, handik hurbil dagoen "Bandit Queen" ontzi-kasinoko dirua lapurtzeko asmoz profesoreak elkartu dituen gaizkile xelebreez osatutako talde bat baita.

Lapur taldea alproja xelebre hauek osatzen dute:

  • G.H. Dorr irakaslea (Tom Hanks), Hegoaldeko zaldun planta eta hizkuntz hiletan aditua, hizketan eta zurikerietan aritzeko trebea oso.
  • Gawain (Marlon Wayans), "Bandit Queen" ontzi-kasinoko langile beltz, gazte eta ahoberoa.
  • "Jenerala" (Tzi Ma), tuneletan aditua den 50 urte inguruko asiar ixil, erretzaile eta petrala.
  • Garth (J.K. Simmons), lehergailuetan aditua, antzina ekintzailea izana, Kolon minberatuaren sindromea du.
  • Lump (Ryan Hurst), kankailu ergela, taldeko indartsua da.

Dirua ohosteko plana honetan datza: Munson andrearen sototik tunel bat ireki, bertako hormak lurrez eginak baitira, eta handik ontzi-kasinoaren diru biltegiaren hormaraino doan tunela zulatzea; Gawainek hormako zuloa estaliko du, eta Garth eta Jeneralak tunela eraitsiko dute.

Halere, filma eta plana bera aurrera doazen einean gauzak erabat nahastu eta ezusteko amaiera emango da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]