The Last Legion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Last Legion
Jatorria
Argitaratze-data 2007
Jatorrizko izenburua The Last Legion
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa akziozko filma, abenturazko filma eta film dramatikoa
Iraupena 99 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua The Last Legion Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Doug Lefler
Gidoigilea(k) Jez Butterworth
Antzezlea(k)
Colin Firth (Ambrosius Aurelianus )
Thomas Brodie-Sangster (Romulo Augustulo)
Ben Kingsley (Merlin)
Aishwarya Rai
Peter Mullan (Odoakro)
Kevin McKidd
John Hannah
Rupert Friend
Robert Pugh
Iain Glen
Alexander Siddig
James Cosmo
Nonso Anozie
Owen Teale





[[Kategoria:Kevin McKiddek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Alexander Siddigek Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
Ekoizlea Dino De Laurentiis
Raffaella De Laurentiis

Ekoizle eragilea Harvey Weinstein
Bestelako lanak
Musikagilea Patrick Doyle
Argazki-zuzendaria Marco Pontecorvo
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Erresuma Batua
Kanpo loturak
www.lastlegion-movie.com

The Last Legion (euskaraz Azken Legioa) 2007ko Doug Lefler estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abentura film bat da. Dino De Laurentiis italiarrak eta beste hainbat ekoizleek ekoitzi zuten. Valerio Massimo Manfredi idazlearen L'ultima legione (2002) eleberrian oinarritua dago. Colin Firth, Thomas Sangster, Ben Kingsley, Kevin McKidd eta Aishwarya Rai aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbehera (K.o. 476). Romulo Augusto (Thomas Brodie-Sangster) enperadorearen koroaketa egunean, Erroma heruloen errege Odoakroren (Peter Mullan) eskuetan erortzen da). Ambrosino (Ben Kingsley), Romuloren arduradunak, hiriarentzat arrisku handi bat iragarria zuen. Enperadorearen aita, semearen segurtasunaz arduraturik, haurra Aurelioren (Colin Firth) zaintzapean jarriko du. Barbaroek Romulo atzeman eta Capri uhartera daramatenean, Aureliok bere gizon leialenen eta gizon misteriotsu baten laguntzaz hura erreskatatzen saiatuko da. Azkenean, enperadorea askatzea lortzean, taldea gelditzen zaien azken legioaren bila abiatuko dira: Britainian kokatua dagoen, Bederatzigarren Legioa.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]