The Martian Chronicles
| Kronika martetarrak | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Ray Bradbury (1950) |
| Argitaratze-data | 1950 |
| Generoa | Eleberria |
| Jatorrizko izenburua | The Martian Chronicles |
| Argitaletxea | Doubleday |
| Herrialdea | |
| Orrialdeak | 222 |
The Martian Chronicles 1950an Ray Bradbury idazle estatubatuarrak argitaratutako narrazio-bilduma da, munduko zientzia fikzio literaturan garrantzitsuenetariko bat. Liburuan gizakiak suntsipenaren puntuan dagoen Lurratik doaz ihesean, eta Marte kolonizatzen dute; liburuak kolonizazio horren kronika jasotzen du, alegia.[1]
Liburuan pasarte poetiko eta melankolikoak aurki daitezke. Sarritan, nabaria da benetan garaiko gizarte estatubatuarraz ari dela hitz egiten eta ez Marten sortutako koloniaz. Gaiak unibertsalak dira: gerra, arrazismoa, gizakiaren txikitasuna izadiaren eta unibertsoaren aurrean, gizakiaren bere txikizioa bilatzeko joera... Ipuinen edukien aldetik, hauek nahiko independenteak dira, elementu amankomun bakarra planeta bera izanik. Lehenengo argumentua 1999an kokatzen da.