The Mentalist

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Mentalist
The Mentalist logo.svg
Telesaila
Jatorrizko izena The Mentalist
Generoa polizia-telesaila
polizia prozesal
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Argumentu nagusia FBI
Sasoi kopurua 7
Atalak 151
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Bruno Heller
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Ekoizlea Simon Baker
Ekoizle eragilea Bruno Heller
Bestelako lanak
Musikagilea Blake Neely
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data 2008ko irailaren 23a
Amaiera-data 2015eko otsailaren 18a
Kanpo loturak
http://www.cbs.com/primetime/the_mentalist/

The Mentalist (euskaraz Mentalista) estatubatuar telesaila bat da. 2008ko irailaren 23an CBS telebista katean lehenbizikoz aireratu zen. Telesaileko aktore nagusiak honako hauek dira: Simon Baker, Robin Tunney, Tim Kang, Owain Yeoman eta Amanda Righetti.

2012ko maiatzaren 14an CBS kateak bosgarren denboraldi bat egonen zela iragarri zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Patrick Jane (Simon Baker) telebistako hainbat saioetan agertu ohi den medium ospetsu eta harroputz bat da, bere bizitza gertakizun latz batek erabat aldatuko duelarik. Behinola, telebista saio batean John Gorria (ingelesezko jatorrizko bertsioan Red John) serieko hiltzaileari buruz Patrick Jane galdekatzen dutenean, hartaz trufatu eta etxera itzultzean John Gorriak mendeku gisa bere emaztea eta alaba erail dituela ikusiko du, etxeko horman haien odolez margotutako aurpegi irribarretsu bat margotu duelarik.

Gertakizun latz honen ondoren, Patrick Janek jendaurrean medium bat ez dela onartuko du, bai ordea mentalista bat, hots, jendeari adi so egitearekin bakarrik haien bizitzako xehetasunak jakiteko trebezia duen pertsona.

Bere emaztea eta alabaren hilketak mendekatu eta beste hilketa kasuak konpondu asmoz Patrick Jane Sacramentoko CBI ikertzaile taldearen (California Bureau of Investigation) aholkulari bilakatu eta bere doaiak erabiliz elkarlanean arituko da, taldearen buruzagia Lisbon (Robin Tunney) agentea delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Patrick Jane (Simon Baker): mentalista eta telesaileko protagonista da. Izaera edo jokamolde bitxiko pertsona izateaz gain, telesailean zehar gizon buruargia, oso behatzailea eta pertsonen jokamoldeak ulertu nahiz haiengan eragina izan eta manipulatzeko gai den gizona dela erakutsiko du.
  • Teresa Lisbon (Robin Tunney): CBI ikertzaile taldeko buruzagi arduratsua da. Hasiera batean Patrcik Jane mentalistaren jokamolde bitxiak nahiz bere ez-ohiko teoriek ez zaizkio gehiegi gustatuko, kasu askotan ustekabe eta eragozpenak ekartzen baitizkie, baina denbora gutxira hilketa kasuak elkarlanean konpontzen bikain aritzen direla egiaztatuko du.
  • Kimball Cho (Tim Kang): CBI ikertzaile taldeko kidea. Galdeketak egiten trebezia duen kidea da, batez ere bere izaera sorgor eta pragmatikoari esker. Gizon serioa da (nahiz eta umore zentzua agertzen duen), telesailean hiruzpalau aldiz irri egiten bakarrik ikusten da.
  • Wayne Rigsby (Owain Yeoman): OCBI ikertzaile taldeko kidea. Rigsby ohiko bihotz oneko morroskoa da. CBI ikertzaile taldeak bere beharra duen aldioro ekintza sartzeko prest egon ohi da. Maiz mentalistarekin kasuetan zehar egindako apustu bitxietan dirua galdu ohi du. Van Pelt kide hasiberriaz maitemindua dago.
  • Grace Van Pelt (Amanda Righetti): CBI ikertzaile taldeko kide hasiberria da. Hasiberria denez Lisbon buruzagiak bulego lanetan jarri ohi du, bidebatez bikain betetzen duen lana. Neska erlijiotsua da, ondorioz Patrick Jane mentalista eszeptikoarekin gai honi buruzko eztabaidak izan ohi ditu. Rigsby kideaz maitemindua dago, baina maitasun harreman batek CBI taldeko lanean izan ditzakeen ustezko eragozpenen ondorioz ez da lehen pausua ematea ausartzen.
  • John Gorria: Serieko hiltzaile metodiko eta buruargia da. Patrick Jane mentalistaren aurkaria da. Bere jokamoldea hilketetan beti berbera da, trufa gisa hil dituen gorpuen inguruan haien odolez margotutako aurpegi irribarretsu bat margotzea, hortik bere John Gorria ezizenaren jatorria. Telesailean zehar, John Gorria eta Patrick Jane mentalista elkarren artean jarraituz ibiliko dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Mentalist Aldatu lotura Wikidatan