The Mosquito Coast (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Mosquito Coast (telesaila)
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua2
Atalak17
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama eta television series based on a novel (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaThe Mosquito Coast (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Apple TV+
Hasiera-data2021eko apirilaren 30a
Amaiera-data2023ko urtarrilaren 6a

tv.apple.com…
IMDB: tt11041132 Filmaffinity: 606632 Allocine: 25649 Rottentomatoes: tv/the_mosquito_coast Metacritic: tv/the-mosquito-coast Edit the value on Wikidata

The Mosquito Coast estatubatuar telesail dramatikoa da, Neil Crossek Tom Bissellek Apple TV+entzat egina. Paul Therouxen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBetako gobernutik ihesi, Mexikoko muga zeharkatzen ahaleginduko da familia, eta bidean hamaika oztopo gainditu beharko ditu. Abentura kutsua du telesailak; ikusleak ez daki zeintzuk diren pertsonaia protagonisten iragana eta ihesaldirako arrazoiak, eta horrek areagotzen du istorioaren misterioa.[1]

Giro horretan, aitaren erabakitasunak talka egingo du alabaren zalantzekin. Nerabea bere ahotsa bilatu nahian dabil, ez die uko egin nahi lagunei, unibertsitateari, etorkizuneko lanbideari... geroz eta kritikoagoa da gurasoekin; izan ere, sentitzen du bere bizitzan aske erabakitzeko aukera lapurtu diotela.[1]

Behin ihesaldia abiatuta, telesaileko eszena ugaritan agertuko dira sistemaren kontrol mekanismoak. Polizia jazarpenak, korporazio handietako jabeen interesak eta droga kartelen azpijokoak, besteak beste. Txanponaren beste aldean, bere helburua lortzeko edozer egiteko prest dagoen gizon zuria. Hau ez da AEBetara heldu nahi duten latinoamerikarren istorio bat, alderantzizkoa baizik. Mexiko du jomuga gizon zuri estatubatuar protagonistak, eta bere familiaren ongizatea besterik ez zaio axola. Helburu hori lortzeko beharrezko baldin bada, prest dago ingurukoak zapaltzeko.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Amets amerikarretik ihesi» Berria 2021-05-01 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.