The Omen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Omen
Datuak
Jatorrizko izenburua The Omen
Izenburua euskaraz Iragarpena
Urtea 1976
Estreinaldia 1976ko ekainaren 6a
Generoa beldurrezko zinema, suspensea
Herrialdea  Erresuma Batua
 AEB
Iraupena 111 minutu
Aurrekontua 2,8 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Richard Donner
Ekoizleak
Harvey Bernhard
Gidoilariak
David Seltzer
Aktoreak
Gregory Peck
Lee Remick
David Warner
Billie Whitelaw
Musikagileak
Jerry Goldsmith
Argazkilariak
Gilbert Taylor
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
1976ko Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Omen (euskaraz Iragarpena) 1976ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Bertan, Gregory Peck, Lee Remick, David Warner eta Billie Whitelaw aktoreek anteztu zuten.

Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazteaz gain, Jerry Goldsmith musikagileak konposatu eta film sail honetako ikur den Ave Satani doinu beldurgarriak Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jaso zuen.

Ondoren, hiru jarraipen eta egokitzapen bat izan ditu: Damien: Omen II (1978), Omen III: The Final Conflict (1984), Omen IV: The Awakening (1991) eta The Omen (2006). Bai eta Damien (2016) telesaila ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kathy Thornek (Lee Remick) hildako haurtxo bat erditzen duenean, haren senarra Robertek (Gregory Peck) emazteari egia ezkutatu eta hark jakin gabe haien hildako haurra haur umezurtz ezezagun batengatik ordezkatuko du. Adin helduko senar-emazteak semetxo baten gurasoak izateaz pozaren-pozez daude, horregatik haurraren jatorri satanikoaz ez jakitun izango dira.

Thorntarrentzat amesgaiztoa haurraren 5. urtebetetzean hasiko da, ustekabean umezainak (Freda Dowie) itxuraz inolako azalpenik gabe bere buruaz beste egiten duenean, hortaz, bikoteak umezain berri bat (Holly Palance) kontratatuko du. Aita Brennan apaizak (Patrick Troughton) Roberti etxean daukan arriskuaz ohartaraztuko dio, baina apaiza ezustean istripu bitxi eta beldurgarri batean hilko da. Robert haien inguruan jazotako heriotz misteriotsu kopuru handiaren ondorioz, azkenean Antikristoa adoptatu duela ohartaraziko da, eta iragarpen izugarria bete ez dadin bere semeordea hil beharko duela ere jabetuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu Banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren soinu banda Jerry Goldsmith musikagileak konposatu zuen, bertako doinu beldurgarri eta ezagunena Ave Satani abestia delarik. Soinu banda osoa honako doinuek osatu zuten:

  1. "Ave Satani" – 2:32
  2. "New Ambassador" – 2:33
  3. "Killer's Storm" – 2:51
  4. "Sad Message" – 1:42
  5. "Demise of Mrs. Baylock" – 2:52
  6. "Don't Let Him" – 2:48
  7. "Piper Dreams" – 2:39
  8. "Fall" – 3:42
  9. "Safari Park" – 2:04
  10. "Dog's Attack" – 5:50
  11. "Homecoming" – 2:43
  12. "Altar" – 2:00

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]