The Passage (1979ko filma)
The Passage (1979ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Jatorrizko izenburua | The Passage |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | J. Lee Thompson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Maurice Binder (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael J. Lewis (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
The Passage (euskaraz Igarobidea) 1979ko J. Lee Thompson ingeles zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. 1976ko Bruce Nicolaysen idazlearen Perilous Passage ("Igarobide Arriskutsua") eleberrian oinarritua dago, gidoia ere berak idatzi zuen. Anthony Quinn, James Mason, Malcolm McDowell, Patricia Neal eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zuten.
Bitxikeria gisa, filmeko protagonista Anthony Quinn aktoreak antzeztutako euskal artzain bat da.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Frantziako Erresistentziak euskal artzain bati (Anthony Quinn) Frantziatik Espainiara naziengandik ihesi doan eta zientzialari nabarmena den Bergson irakaslea (James Mason) eta haren familia Pirinioetako mugaz bestalde igaro ditzan eskatuko dio. Bidea arrisku ugariz betea egongo da: Pirinioak igarotzeko zailtasunei Bergsonen emaztearen (Patricia Neal) gaixotasuna gehituko zaio. Baina okerrena Von Berkow (Malcolm McDowell) SSko alemaniar ofizial ankerrak eta bere soldaduek muga igaro ez dezaten atzetik gupidagabe jarraituko dituztela da.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Anthony Quinn: Euskalduna
- James Mason: Bergson irakaslea
- Malcolm McDowell: Von Berkow kapitaina
- Patricia Neal: (Ariel) Bergson andrea
- Kay Lenz: Leah Bergson
- Christopher Lee: Ijitoa
- Michael Lonsdale: Alain Renoudot
- Marcel Bozzuffi: Perea
- Paul Clemens: Paul Bergson
- Peter Arne: Gidaria
- Neville Jason: Reinke tenientea
- Robert Brown: Alemaniar maiorra
- Jim Broadbent: Alemaniar soldadua (krediturik gabe)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- The Passage filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1979ko filmak
- J. Lee Thompsonek zuzendutako filmak
- Anthony Quinnek antzeztutako filmak
- James Masonek antzeztutako filmak
- Malcolm McDowellek antzeztutako filmak
- Patricia Nealek antzeztutako filmak
- Christopher Leek antzeztutako filmak
- Kay Lenzek antzeztutako filmak
- Michael Lonsdalek antzeztutako filmak
- Marcel Bozzuffik antzeztutako filmak
- Robert Brownek antzeztutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Bigarren Mundu Gerrari buruzko filmak
- Mendizaletasunari buruzko filmak
- Ekintza filmak
- Drama filmak
- Euskal herritarrak agertzen diren filmak
- Frantzian girotutako filmak
- Espainian girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak