The Rugby Championship

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Rugby Championship
Flag of Argentina.svgFlag of Australia.svgFlag of South Africa.svgFlag of New Zealand.svg
.
2022eko Txapelduna:
Zeelanda Berria
MapS.png
KirolaHamabosteko errugbia
Sorrera urtea1996 (Tri Nations)
2012 (The Rugby Championship)
PartehartzaileakArgentina
Australia
Hego Afrika
Zeelanda Berria
Txapelketa kopurua taldez talde
Zeelanda Berria Zeelanda Berria19 garaipen
Australia Australia4 garaipen
Hegoafrika Hegoafrika4 garaipen
Argentina Argentina0 garaipen

The Rugby Championship nazioarteko errugbi txapelketa da, Australiako, Hegoafrikako, Zeelanda Berriko eta Argentinako selekzioek urtero jokatzen dutena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeelanda Berriaren eta Australiaren arteko 2017ko neurketa.

1996an hasi zen jokatzen Hego Hemisferioko txapelketa, Australiako, Zeelanda Berriko eta Hego Afrikako selekzioen artean, Hiru Nazioen Txapelketa (ingelesez: The Tri Nations) izenarekin. 2012an, Argentinako selekzioa gehitu zitzaion eta izena aldatu zuen, egungo The Rugby Championship hartuz.

Txapelketako norgehiagokak uztailetik urrira jokatu ohi dira, Super Rugby liga amaitu eta gero. Munduko Errugbi Txapelketa jokatzen den urteetan formatu laburtua izaten du, itzulerako partidarik gabe. 2020an, COVID-19 pandemiak eragina izan zuen txapelketan. Hegoafrikako gobernuak bidaiatzeko debekua ezarri zuenez,[1] gainerako hiru selekzioek jokatu zuten, eta gainera azarora atzeratu zen txapelketa.

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argentina Argentina
    • Koloreak: Kamiseta zuri-urdina, galtza zuriak
    • Zelaia: hainbat
    • Ikurra: Yaguareté (jaguarra)
    • Ezizena: Los Pumas
  • Australia Australia
    • Koloreak: Kamiseta horia, galtza berdeak
    • Zelaia: hainbat
    • Ikurra: Walabia
    • Ezizena: Wallabiak
  • Hegoafrika Hegoafrika
    • Koloreak: Kamiseta berdea urrezko detaileekin, galtza zuriak
    • Zelaia: hainbat
    • Ikurra: Springboka
    • Ezizena: Springboks
  • Zeelanda Berria Zeelanda Berria
    • Koloreak: Kamiseta beltza, galtza beltzak
    • Zelaia: hainbat
    • Ikurra: Zilarrezko iratzea
    • Ezizena: All blacks
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Argentina
Argentina
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Australia
Australia
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Hegoafrika
Hegoafrika
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Zeelanda Berria Zeelanda Berria

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru Nazioen Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Partiduak
jokatuak
Partiduak
irabaziak
Partiduak
berdinduak
Partiduak
galduak
Puntuak
alde
Puntuak
aurka
Puntu
diferentzia
Puntu
extrak
Puntuen
taula
1996 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 4 0 0 119 60 (+) 59 1 17
1997 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 4 0 0 159 109 (+) 50 2 18
1998 Hegoafrika Hegoafrika 4 4 0 0 80 54 (+) 26 1 17
1999 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 3 0 1 103 61 (+) 42 0 12
2000 Australia Australia 4 3 0 1 104 86 (+) 18 2 14
2001 Australia Australia 4 2 1 1 81 75 (+) 6 1 11
2002 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 3 0 1 97 65 (+) 32 3 15
2003 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 4 0 0 142 65 (+) 77 2 18
2004 Hegoafrika Hegoafrika 4 2 0 2 110 98 (+) 12 3 11
2005 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 3 0 1 111 86 (+) 25 3 15
2006 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 5 0 1 179 112 (+) 67 3 23
2007 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 3 0 1 100 59 (+) 41 1 13
2008 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 4 0 2 152 106 (+) 46 3 19
2009 Hegoafrika Hegoafrika 6 5 0 1 158 130 (+) 28 1 21
2010 Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 6 0 0 184 111 (+) 73 3 27
2011 Australia Australia 4 3 0 1 92 79 (+) 13 1 13

Rugby Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Partiduak
jokatuak
Partiduak
irabaziak
Partiduak
berdinduak
Partiduak
galduak
Puntuak
alde
Puntuak
aurka
Puntu
diferentzia
Puntu
extrak
Puntuen
taula
2012
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 6 0 0 177 66 +111 2 26
2013
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 6 0 0 202 115 +87 4 28
2014
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 4 1 1 164 91 +73 4 22
2015¹
Gehiago
Australia Australia 3 3 0 0 85 48 +37 1 13
2016
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 6 0 0 262 84 +178 6 30
2017
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 6 0 0 246 119 +127 4 28
2018
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 5 0 1 225 132 +93 4 25
2019¹
Gehiago
Hegoafrika Hegoafrika 3 2 1 0 97 46 +51 2 12
2020²
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 2 0 2 118 54 +64 2 11
2021
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 5 0 1 218 104 +114 5 25
2022
Gehiago
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 6 4 0 2 195 128 +67 3 19
  • ¹ 2015 eta 2019an itzuliko partidarik ez zen jokatu Munduko Txapelketa tokatzen zelako.
  • ² COVID-19 pandemiaren eraginez Hegoafrikak ez zuen jokatu eta Tri Nations Series izena hartu zuen txapelketak.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikak lau garaipen ditu.
Selekzioa Garaipenak Urteak
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 19 1996, 1997, 1999, 2002, 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2020, 2021, 2022
Australia Australia 4 2000, 2001, 2011, 2015
Hegoafrika Hegoafrika 4 1998, 2004, 2009, 2019
Argentina Argentina 0 -

Gainerako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bledisloe Kopa: Zeelanda Berria eta Australiaren arteko irabazleak eskuratzen du. 1932an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Zeelanda Berriak 50 aldiz eskuratu ditu eta Australiak 12.
  • Mandela Challenge Plate: Australia eta Hegoafrikaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2000an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Australiak 13 aldiz eskuratu ditu eta Hegoafrikak 6.
  • Freedom Kopa: Zeelanda Berria eta Hegoafrikaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2004an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Zeelanda Berriak 15 aldiz eskuratu ditu eta Hegoafrikak 2.
  • Puma Saria: Australia eta Argentinaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2000 eta 2002 urteetan jokatu zen eta 2012an Argentina The Rugby Championship txapelketan sartzean berrekin zitzaion. Jokaturiko edizio guztiak Australiak irabazi ditu, hamahiru.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «SANZAAR confirm 2020 Tri-Nations Series to kick-off 31 October» australia.rugby (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]