The Secret of Monkey Island

Wikipedia, Entziklopedia askea
 The Secret of Monkey Island
Jatorria
Argitaratze-data1990
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideadiskete
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure game (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, DOS, Amiga, Atari ST, Sega Mega Drive, Classic Mac OS (en) Itzuli eta FM Towns (en) Itzuli
Sarrera gailuasagua
Adin-sailkapenaPEGI 12Everyone 10+USK 12
TelesailaMonkey Island
Software motoreaSCUMM
Ekoizpena
DiseinatzaileaRon Gilbert, Dave Grossman (en) Itzuli eta Tim Schafer
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaMichael Land (en) Itzuli
IMDB: tt0244783 Edit the value on Wikidata

The Secret of Monkey Island (euskaraz Tximino Uharteko Sekretua) 1990. urtean LucasFilm Games estatubatuar bideo-joko enpresak merkaturatu zuen abentura grafiko bat izan zen. Ron Gilbert programatzaile eta diseinatzaileak sortu zuen. Monkey Island bideo-joko saileko lehenbiziko zatia izan zen, bere berehalako arrakastaren ondorioz Monkey Island 2: LeChuck's Revenge, The Curse of Monkey Island, Escape from Monkey Island eta Tales of Monkey Island bideo-jokoa merkaturatu ziren.

The secret of Monkey island SCUMM teknologia erabili zuen LucasFilm Games etxeko bosgarren abentura grafikoa izan zen (aurretik Maniac Mansion, Zak McKracken and the Alien Mindbenders, Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure eta Loom abentura grafikoek erabili baitzuten), apiatutako SCUMM teknologia hau abentura grafiko hauek martxan mantentzeko motor boteretsu bat zen (garai hartarako), berezko script hizkuntza batean oinarritzen zen eta enpresa honetako lehendabiziko abentura grafikoarentzat garatua izan zen: Maniac Mansion.

Abentura grafiko hau jatorriz dentsitateko baxuko kau disketez osatzen zen, EGA (16 kolore) grafikoak zituen, baina ondorengo hobekuntzen ondorioz VGA (256 kolore) bertsio bat ere kaleratu zen, azkenik, soinu hobekuntzez osaturiko CD-ROM bertsio bat ere merkaturatu zelarik.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoa Karibe itsasoko Mêlée uhartean hasten da, han Guybrush Threepwood gazteak pirata bilakatu nahi du. Horretarako herriko tabernan piraten buruzagiekin elkartzen da, hauek pirata bilakatzeko hiru erronka burutu behar dituela aipatzen diote: ezpata eta birao lehiketa batean esgrimako andereñoa den Carla garaitu; uharteko agintariaren etxaldean lapureta egin; eta azkenik lurperatutako altxor bat aurkitu.

Bere ibilbidean zehar mota askotako pertsonaia bitxiekin topatuko da, bigarren eskuko itsasontzien saltzailea den Stan, Meathook (eskuetan gakoak dituen gizona), uharteko espetxeko Otis presoa, izaera zitaleko hiru anaiak, eta denetan garrantzitsuena, uharteko agintaria den Elaine Marley neska gazte ederra. Halere, LeChuck pirata mamua ere bere bizidun egunetatatik Elainetaz maiteminduta jarraitzen du. Guybrush pirata izateko saildian dagoen bitartean, LeChuck mamuaren eskifaiak Elaine bahitu eta Monkey Island uhartera eramando dute. Guybrushek uharte harta joateko eskifaia alokatu (Carla, Meathook eta Otis), itsasontzi zahar bat erosi, eta Elaine askatu asmoz uharte misteriotsu hartara itsasoz zuzenduko da.

Azkenik Guybrush Monkey Island uhartera ailegatu, hura ikertu eta tribu gizajale bat eta uhartean galduta gelditu den Herman Toothrot gizon bakarti eta erdi eroa topatuko ditu. Gizajaleei vudu osagai bat berreskuratzen lagundu ondoren (sustrai magiko bat), hauek Guybryshi mamuak suntsitu ditzaken "vudu sustraiaren edabez" beterik dagoen sifoi bat emando diote. Halere, Guybrush gaztea LeChuck mamuarengana doanean, hau Elainerekin ezkontzeko Mêlée uhartera itzuli dela ohartuko da.

Guybrush Mêlée uhartera itzuli eta ezkontza eteteko asmoz herriko elizara joaten da. Ezkontzara iristean jada Elainek bere ihesaldirako plana bazuela konturatzen da. Guybrushek edabea galdu eta LeChuckek piratagai gaztea jipoitzen hasiko da, azkenean bigarren eskuko itsasontzi saltzailea den Stan agertu eta garagardo sustraiz beteriko botila bat topatuko du. Edabea ordezkatuz, Guybrushek garagardoa LeChuck mamuaren gain isuri eta pirata mamua bertan behera desegingo da. Behin LeChuck garaitu ondoren, Guybrush eta Elainek su artifizialei so eginez une erromantiko batez gozatu ahal izango dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]