The Serpent's Egg (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Serpent's Egg (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1977
Jatorrizko izenburua Das Schlangenei
Jatorrizko hizkuntza alemana
Jatorrizko herrialdea Suedia, Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa eta misteriozko zinema
Iraupena 119 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ingmar Bergman
Gidoigilea(k) Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Liv Ullmann
David Carradine
Gert Fröbe
Heinz Bennent
James Whitmore
Christian Berkel
Charles Régnier
Hertha von Walther
Ralf Wolter
Glynn Turman
Günter Meisner
Hans Quest
Herbert Fux
Klaus Hoffmann
Walter Schmidinger
Paula Braend
Lisi Mangold
Isolde Barth
Kai Fischer
Gaby Dohm
Wolfgang Weiser
Rosemarie Heinikel
Renate Grosser
Edith Heerdegen
Kyra Mladeck
Volkert Kraeft
Andrea L’Arronge
Paul Bürks
Toni Berger
Fritz Strassner
Ellen Umlauf
Harry Kalenberg
Grischa Huber















[[Kategoria:Paula Braendek Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Rosemarie Heinikelek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Edith Heerdegenek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kyra Mladeckek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Volkert Kraeftek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Andrea L’Arrongek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Bürksek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Toni Bergerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Fritz Strassnerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ellen Umlaufek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Harry Kalenbergek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Grischa Huberrek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Dino De Laurentiis
Konpainia ekoizlea Munich
Dino De Laurentiis Corporation Itzuli

[[Kategoria:Dino De Laurentiis Corporationek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Jutta Hering Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Rolf Alexander Wilhelm
Argazki-zuzendaria Sven Nykvist
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Berlin
Kanpo loturak

The Serpent's Egg (euskaraz Sugearen Arrautza, alemanez Das Schlangenei eta suedieraz Ormens ägg) 1977ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta historia film bat da. Dino De Laurentiisek ekoiztutako alemaniar-estatubatuar filma da. David Carradine, Isolde Barth, Heinz Bennent, Toni Berger, Christian Berkel eta Liv Ullmann aktoreek antzeztu zuten.

Bergmanek Hollywoodeko zinemagintzarako burutu zuen film bakarra izan zen.

Izenburuak William Shakespearen Julio Zesar antzezlanean Marko Brutok Luziori aipatutako esaldi batean oinarritua dago:

« "Hortaz, sugearen arrautza balitz bezala hartu beharra dago, errun, eta bere espezieko guztiak bezala, kaltegarria izango litzateke, hortaz, bere arrautza-oskolan dela hiltzea beharrezkoa da." »
Marko Bruto. Julio Zesar, bigarren ekitaldia. William Shakespeare

Sugearen arrautza delakoa, 1920ko hamarkadan eta Weimarko Errepublikan, oraindik gutxiengo baten pentsamolde sortu berria zen baina piskanaka hedatzen ari zen nazismoa dela argi dago, bai eta hark gerora sorraraziko zuen holokaustoaren iragarpena ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1923ko azaroa, Berlin, Weimarko Errepublikaren garaia. Abel Rosenberg (David Carradine) bizi den ostatura gauez iritsi eta bere anaia Maxek (Hans Eichler) tiroz bere buruaz beste egin duela topatuko du.

Biharamunean, Bauer inspektoreak (Gert Fröbe) Abel bere anaiaren suizidioarengatik galdekatuko du. Gauez, Abel kabaretera joan, Manuelarekin topo egin (Liv Ullmann) eta bere anaiaren suizidioaren berri emango dio. Hans Vergérusekin ere topo egingo du (Heinz Bennent), gaztaroan ezagutu zuen zientzialaria. Abelek Manuelari etxera lagunduko dio. Manuelak bulego batean lan egiten duela esango dio, baina Abel haren benetazko latokia putetxe bat dela jabetuko da.

Handik gutxira, Bauer inspektoreak (Heinz Bennent) Abel gorputegira eraman eta hila topatu duten emakume baten gorpua identifikatu dezan eskatuko dio. Abel bere onetik aterako da, baina Manuela iritsi, hura baretuarazi eta poliziek libre utziko dute. Abel eta Manuelak bere lehenbiziko gaua elkarrekin Vergérusek utzitako solairu batean igaroko dute.

Bikotea Vergérusek zuzentzen duen klinika batean lanean hasiko da. Abel artxiboan eta Manuela garbitegian. Artxiboko txostenetan Vergérusek gizakiekin burututako esperimentuen aipamenak daude. Abelek Manuela ohe batean hilik topatuko du. Abelek amorrua eta suminaren ondorioz ispilu bat hautsiko du eta haren atzean ezkutuko kamera bat agertuko da. Bauer eta poliziak iristean, Vergérusek pozoi-kapsula bat irentsiz bere buruaz beste egindo du.

Abel kartzelako ziega batean esnatuko da. Orduan Bauerrek Suitzara igarotzeko baimena eta iraganean lan egiten zuen zirkura eramatea eskeiniko dio. Tren geltokirako bidean, Abelek bere zaindariarengandik ihes egitea lortu eta jendartean desagertuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]