The Snows of Kilimanjaro (1952ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Snows of Kilimanjaro (1952ko filma)
Thesnowsofkilimanjaro19bd9.jpg
Filma
Jatorrizko izena The Snows of Kilimanjaro
Urtea 1952
Generoa abenturazko filma
film erromantikoa
film dramatikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 111 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Egipto eta Kenya
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Henry King
Gidoigilea(k) Casey Robinson
Ernest Hemingway

Antzezlea(k)
Gregory Peck
Ava Gardner
Susan Hayward
Hildegard Knef
Leo G. Carroll
Marcel Dalio
Torin Thatcher
Helene Stanley
Ivan Lebedeff
Leonard Carey









Ekoizpena
Ekoizlea Darryl F. Zanuck
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa Barbara McLean
Bestelako lanak
Musikagilea Bernard Herrmann
Argazki-zuzendaria Leon Shamroy
Sariak
Kanpo loturak

The Snows of Kilimanjaro (euskaraz Kilimanjaroko Elurrak) 1952ko Henry King estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Ernest Hemingway idazlearen The Snows of Kilimanjaro istorio laburran oinarritua dago. Gregory Peck, Ava Gardner eta Susan Hayward aktoreek antzeztu zuten.

Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (kolorea: Leon Shamroy) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (kolorea: Lyle R. Wheeler, John DeCuir, Thomas Little eta Paul S. Fox).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harry Street (Gregory Peck) estatubatuar eleberrigilea ehiza istripu baten ondorioz hanka larriki zauritu eta galtzeko arriskuan izanik bere emaztea Helenekin (Susan Hayward) batera Kilimanjaroaren alboan dagoen kanpaleku batean dago. Une latz hauetan eta sukarraren ondorioz Harryk bere bizitzako une garrantzitsuenak oroituaraziko ditu: Osaba Billengandik (Leo G. Carroll) jasotako heziketa, Espainia eta Frantziara egindako bidaiak, eta bere bizitzan gehien maiatu zuen emakumearen galera (Ava Gardner).

Idazle lana bizitza pribatuaren gain jartzeaz bere burua estutzeaz gain galtzailetzat jotzen da. Biak laguntzaren ain dauden bitartean Helen emazteak senarra zaintzen du. Emaztea senarrarekiko ulerkorra eta maitakorra da. Piskanaka Harry bere emaztearen alboan bizitza berreraiki dezakela ohartzen da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Snows of Kilimanjaro (1952ko filma) Aldatu lotura Wikidatan