The Solax Company

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Solax Company
Datuak
Motazinema estudioa
Jarduera sektoreazinemagintza
Historia
Sorrera1910

1910ean Amerikan sortutako zinema estudioa zen Solax Studios konpainia. Frantziako Gaumont Film Company-ko exekutibo batzuk sortu zuten. Alice Guy-Blaché, Herbert Blaché eta George A. Magiek eraiki zuten konpainia.

Alice Guy-Blaché konpainiako film askoren zuzendari eta arte zuzendari izan zen. Bitartean, Herbert-ek konpainiako produkzioaren partea eramaten zuen. 1910etik 1912ra, Gaumontek eraikitako estudio batean ekoizten zituzten film mutuak. 1912an, $100,000 inbertitu zituzten estudio modernoago batean Fort Lee, New Jersey-n. Hau bilakatu zen Ameriketako Estatu Batuetako nukleo zinematografiko garrantzitsuenean.[1]

Garai horretan, Ameriketako zinema industria azkar batean aldatzen ari zen, tresna zientifiko bat izatetik, ekonomia sektore artistiko garrantzitsu eta boteretsu bat izatera pasatzen ari zen. Solax estudioak ekoizpen prozesuaren atal guztiak barneratzen zituen: laborategia, grabatzeko setak, administrazio bulegoak, janzteko gela, jantziak diseinatzeko laborategia…[2]

1912an, Solax Estudioetan A Fool And His Money film laburra sortu zuten, Alice Guy zuzendariarekin. Guztiz baieztaturik ez dagoen arren, film hau osorik aktore afroamerikarrekin egindako lehenengoa dela uste da. Filma American Film Institute antolakundean gordeta dago. Gaur egun Metro-Goldwyn-Mayer delako produktorak, 1916an hasi zuen bere ibilbidea Solax-en film arrakastatzuen banaketarekin.[3]


Solax filmetan hainbat aktore famatuk egin zuten lan, hala nola, Lionel eta Ethel Barrymore, Claire Whitney, Olga Petrova edo Billy Quirk.

XX. Mendeko 20ko  hamarkadan zehar, egoera latzagoa bihurtu zen Hollywooden fenomenoa zela eta. Azkenik, 1919an estudioa itxi behar izan zuten. Sute baten aurka erabilitako teknika kaxkarren ondorioz Solax estudioen laborategia suntsitu zen 1919an.[4]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Koszarski, Richard.. (2004). Fort Lee : the Film Town (1904-2004). John Libbey ISBN 9780861969425. PMC 1017610847. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  2. Fort Lee : birthplace of the motion picture industry. (1st ed. argitaraldia) Arcadia Pub 2006 ISBN 1439617872. PMC 630558282. (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  3. (Ingelesez) «The Black Kino Fist: A Fool and His Money (1912)» The Black Kino Fist: Black life as depicted in film history (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  4. Library and Archives Canada. (2015-04-13). International News, Vol. 1, Issue 52 : [excerpt (1919). ] (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://solax-film.blogspot.com/