The Straight Story
The Straight Story David Lynchek 1999an zuzenduriko filma da. Alvin Straight izan zenaren bizitzaren aldi batean gertatutakoez oinarritzen da, Iowa eta Wisconsingo lurraldeetan zehar egin zuen bidaiaz. Denbora luzean Lynchen bikotekide izandako Mary Sweenwy aritu zen produkzio lanetan, baita filmaren muntaian eta gidoiaren lanketan ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Alvin Straight (Richard Farnsworth) Bigarren Mundu Gerrako beteranoa da, alaba Roserekin (Sissy Spacek) bizi dena. Anaia Lyle (Harry Dean Stanton) osasunez makal dabilela jakin bezain laster, Alvinek hura bisitatzera joan behar duela erabakiko du. Nagusia da Alvin, hanketan mina eta bista eskasa, ez du lortuko autoa gidatzeko baimenik, lizentziarik; horrek erabaki ausarta hartzera bultzatuko du: soropila mozteko makina egokitu, atoia erantsi, eta abian jarriko da: 240 milia dira, Iowako Laurens udalerritik Wisconsingo Mount Zion udalerrira. Filma sei astez iraun zuen bidaiaren kronika da, bidean bizi izan zituen gora beheren gainekoa.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Richard Farnsworth: Alvin Straight
- Sissy Spacek: Rose Straight
- Jane Galloway Heitz: Dorothy
- Joseph Carpenter: Bud
- Donald Wiegert: Sig
- Ed Grennan: Pete
- Jack Walsh: Apple
- James Cada: Danny Riordan
- Wiley Harker: Verlyn Heller
- Kevin Farley: Harald Olsen
- John P. Farley: Thorvald Olsen
- Anastasia Webb: Crystal
- Barbara E. Robertson: Autoarekin oreina jo ta hiltzen duen emakumea
- John Lordan: Apaiza
- Everett McGill: Tom
- Harry Dean Stanton: Lyle Straight, Alvinen anaia
Soinu-banda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izena = The Straight Story
- Artista = Angelo Badalamenti
- Data = 1999ko urria 12a
- Diskoetxea = Windham Hill Records
- Ekoizleak = David Lynch, Angelo Badalamenti
- "Laurens, Iowa"
- "Rose's Theme"
- "Laurens Walking"
- "Sprinkler"
- "Alvin's Theme"
- "Final Miles"
- "Country Waltz"
- "Rose's Theme (bertsioa)"
- "Country Theme"
- "Crystal"
- "Nostalgia"
- "Farmland Tour"
- "Montage"
Sari eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Straight Story filma hamabi sari jasotakoa da, eta hogeita bederatzi izendapen. Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma jasotzeko izendatu zuten. Richard Farnsworth Oscar sarietarako, Gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako hain zuzen, proposatu zuten, inoiz izendapena jaso duen pertsona nagusiena izanik.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) The Straight Story IMDB atarian
- 1999ko filmak
- David Lynchek zuzendutako filmak
- Mary Sweeneyk idatzitako filmak
- Richard Farnsworthek antzeztutako filmak
- Sissy Spacekek antzeztutako filmak
- Harry Dean Stantonek antzeztutako filmak
- Everett McGillek antzeztutako filmak
- Wiley Harkerrek antzeztutako filmak
- Mary Sweeneyk ekoitzitako filmak
- Neal Edelsteinek ekoitzitako filmak
- Alain Sardek ekoitzitako filmak
- StudioCanalek ekoitzitako filmak
- Walt Disney Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Road movie filmak
- Zahartzaroari buruzko filmak
- Zainketa aringarriak eta zinema
- Anai-arrebei buruzko filmak
- Alarguntzari buruzko filmak
- Iowan girotutako filmak
- Wisconsinen girotutako filmak
- 1990eko hamarkadan girotutako filmak